Bernaola Zikloa, urriaren 14tik zezeilaren 3ra

Bizkaie! 2023-10-09 13:43   Musikea

XX. Musika Garaikidearen Nazinoarteko Zikloak 13 kontzertu emongo ditu.

Musika Garaikidearen Nazinoarteko Zikloaren XX. edizinoa, Bernaola Zikloa hain zuzen be, Araban izango da urriaren 14tik zezeilaren 3ra. Guztira 13 kontzertuk betetzen dabe programea; horietako gehienak Gasteizen izango dira, hori bai, aurreko edizinoetan bezela, Araian eta Bilbon be izango dira kontzertuak.

Ensemble Sinkro taldeak edegiko dau programea, urriaren 14an (zapatua), Jesús Guridi Konserbatorioan eta Akusma taldeak itxiko dau zezeilaren 3an, leku berean. Zikloan izango dira, besteak beste, Iñaki Estrada, Anthony Pateras, Katharina Gross, María Scaroni eta Zuriñe Benavente.

Urtero lez, jarduera gehienak Jesús Guridi Kontserbatorioan egingo dira, baina horietako hiru Artiumen, Araiako Andra Mari Aretoan eta Bilboko JC Arriaga Musika Konserbatorioan izango dira.

Kontzertu guztiak dobakoak izango dira, eta sarrera librea dabe,  urriaren 22koak ezeze, izan be, kontzertu horren kostu sinbolikoa 7 euroko izango da.

Alfonso García de la Torre konpositore, irakasle eta kultura kudeatzailearentzako omenaldia izango da eta Fernando Martínezen De memoris, ibilbide baten esentzia izeneko argazki erakusketea be egingo da. Jesús Guridi Kontserbatorioan egongo da ikusgai, lehenengo kontzertuaren egunetik azkenaren egunera bitartean.

20 edizino, 20 urte, musika garaikidea gasteiztarrei hurreratzen. Ez da erraza horrelako ziklo bat atontzea, kalidade horregaz. Ganera, edizino hau berezia da Alfonso García de la Torre musikagile, irakasle, kultur kudeatzaile eta Bernaola Zikloaren sortzaileari omenaldia egingo deutsolako, adierazo dau Sonia Díaz de Corcuerak prentsaurrekoan. Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko diputatua, Arantxa Ibañez de Opacua Vital Fundazinoko zuzendaria eta Guillermo Lauzurika ekitaldiko zuzendaria be bertan izan dira.

Egitaraua

- Urriak 14, zapatua: Ensemble Sinkro, Jesús Guridi Musika Konserbatorioan.

- Urriak 15, domekea: Ensemble Sinkro, Andra Mari Aretoan (Araia).

- Urriak 22, domekea: Ensemble Sinkro, Jesús Guridi Musika Konserbatorioan.

- Urriak 28, zapatua: Ensemble Sinkro, Jesús Guridi Musika Konserbatorioan.

- Zemendiak 4, zapatua: Iñaki Estrada & Ocaz Enigma, Jesús Guridi Musika Konserbatorioan.

- Zemendiak 11, zapatua: Anthony Pateras & Drumming GP, Jesús Guridi Musika Konserbatorioan.

- Zemendiak 2, zapatua: Katharina Gross, Jesús Guridi Musika Konserbatorioan.

- Abenduak 9, zapatua: María Scaroni & Zuriñe Benavente, Artiumen.

- Abenduak 12, martitzena: Guridi Garaikidea, Jesús Guridi Musika Konserbatorioan.

- Urtarrilak 13, zapatua: Ensemble Sinkro, Jesús Guridi Musika Konserbatorioan.

- Urtarrilak 15, astelehena: Ensemble Sinkro, Arriaga J.C. Musika Konserbatorioan (Bilbo).

- Urtarrilak 20, zapatua: Ensemble Sinkro, Jesús Guridi Musika Konserbatorioan.

- Zezeilak 3, zapatua: Akusma, Jesús Guridi Musika Konserbatorioan.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu