OLBE-ren 72. denporaldiko 400 sarrera jaso ditue lurraldeko bost kultur erakundek

Bizkaie! 2023-10-09 13:37   Kulturea

Bizkaiko kultur alkarteen sareari laguntzea da asmoa.

Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak lurraldeko gizarte eta kultur arloko bost erakundetako ordezkariei emon deutsee OLBE Bilbao Opereagaz daukan lankidetza hitzarmena dala eta urtero jasoten dituan sarrerak. Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko burua arduratu da opera-denporaldiko 400 sarrerak eskura emoteaz talde horreetako ordezkariei.

Foru parlamentuak 2016. urtetik OLBE Bilbao Opereagaz dauen hitzarmenaren helburua alkartearen beharra babestea da, Bizkaiko biztanleen artean musika genero hori bultzatzeaz gan. Urtero eszenaratzen da Bizkaiko alkarteei egiten jaken sarrerak emoteko ekitaldia Bizkaiko aktore, koralista, jantzari gazteen eta musika-eskoletako ikasleen artean operea bultzatzeko asmoz. Gero, erakunde bakotxak zozketa bidez banatzen ditu sarrerak.

Sarrerek OLBEk 2023/2024 denporaldian programautako ikuskizunetara joateko balioko dabe. Urriaren 21ean, zapatuan, hasiko da 72. denporaldia, C. Gounoden Romeo et Juliette opereagaz. Bizkaiko Batzar Nagusiak dira Bilbok eta Bizkaiak kalidadeko opera-programazinoa euki daien alkarte horri laguntzen deutson erakundeetako bat.

Sarrerak jaso dituen alkarteak Euskal Aktoreen Batasuna, Bizkaiko Abesbatzen Federazinoa, Musika Eskolak Alkartea, Gazteriaren Euskal Kontseilua eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarra izan dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu