Aida.tm tiktokerra, XVII. Mangamore Jaialdian izango da
2023-10-09 07:45 KultureaUrriaren 13tik 15era izango da.
Amorebieta-Etxano prest dau Mangamore Jaialdiaren hamazazpigarren edizinoari hasierea emoteko, aurton urriaren 13tik 15era izango da. Ainhoa Salterainek, Amorebieta-Etxanoko alkateak adierazo dauenez, Amorebieta-Etxano manga eta anime munduaren epizentroa izango da. Mangamore Jaialdiak merezitako famea lortu dau, japoniar kulturea eta entretenimendua maite dabenen artean. Hiru egunetan zehar, bertoratzen diran personek anime proiekzinoak, cosplay lehiaketak, arte erakusketak, manga eta animegaz lotutako produktuen salmenta standak eta manga munduko konbidau bereziak eta sortzaileak ezagutzeko aukerea izango dabe.
Programari jagokenez, aurtengo izar konbidatua Aida.tm izango da, influencer eta tiktoker ezaguna: 450.000 jarraitzaile baino gehiagogaz, 21 urteko neska hau manga edukia lantzen dauen ilustratzaile ezagunenetako bat da, jarraitzaile asko dituana. Hala be, ez da konbidau bakarra izango, izan be, El Quinto Emperador youtuberra be Mangamore edizino barrian izango da.
Ganera, edizino honetan, familia osoari zuzendutako jarduerak gehitu dira, hala adierazo dau Sonia Cabeza zinegotzi zornotzarrak, Mangamore manga eta anime mundutik haratago doan ekitaldia da, izan be, familiak entretenidu eta asteburu ederra eskaintzea du helburu. Hori dala eta, aurten programazinoak aukera gehiago eskainiko ditu, besteak beste, mahai-jokoak, txapa tailerrak, Fast Origami, argazkiak, puzgarriak edo Txu-txu treneko irteerak. Nabarmendu behar da, gainera, tailerretan ezeze, edizino honetan ez dala aldez aurretik izena emon beharko.
Horrezaz gan, jarduera ugari eskainiko dira publiko guztiarentzat, esaterako, berbaldiak, manga kulturako produktuen eskaintza zabala eta aurtengo barritasun bezela, argi sable borroka tailerrak.
Egitarau osoa hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!