Imanol Zubiaurrek irabazi dau Argizaiola Saria 2023
2023-10-06 11:05 KultureaLehiaketara aurkeztutako 180 argazkien arteko aukeraketa txikia (28) dago ikusgai.
Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen Bilboko egoitzako erakusketa aretoak Argizaiola Sariaren 43. edizinoko 28 argazki erakutsiko ditu datorren urriaren 27ra arte. Horreen artean, lehiaketea atontzen dauen Euskadiko Argazki Alkarteen Federazinoak konbidauta baino parte hartzen ez dan lehiaketan saritutako hirurak egongo dira.
Argizaiola Saria 2023 erakusketea zabalik dago Bilbon (Hurtado de Amezaga kalea, 6); aurkezpenean egon dira Ana Otadui Biteri Batzar Nagusiak erakundearen burua, Juan Armentia Euskadiko Argazki Alkarteen Federazinoko presidentea, Imanol Zubiaurre aurtengo Argizaiola Sariaren irabazlea eta akzesita lortu daben biak, Javier Ortiz eta Andrés Basilio.
Lehiaketea klasikoa da argazkilaritzearen zaleentzat eta aukerea herritarrek inguratzen gaituen eguneroko bizitzea ikusteko kontuan hartzekon. Erakutsitako lanek, ideetan ez eze, sentimenduetan, emozinoetan eta balioetan be jarten dabe arretea, adierazo dau.
43 edizinoetan, Argizaiola haziz joan da egile eta argazki lehiaketa barriakaz. Juan Armentiak iragarri dauenez, datorren urteko edizinoan beste lehiaketa bi gehituko dira, eta horren ondorioz gatxagoa izango da azkenengo epaia. Edizino honetan, Erika Barahonak (Guggenheimeko argazki saileko koordinatzailea), César Azkaratek (arkitektoa eta argazkilaria) eta Luis Martínezek (igazko Argizaiola Sariaren irabazlea) osotutako epaimahaiak lan gatxa izan dau, aurkeztutako lanen mailea aparta izan dalako.
Erakusketeak, Bilboargazki Bilboko Nazinoarteko Argazki Jaialdiaren barruko erakusketara batutako hainbat gai eta teknika dituan argazkien aukeraketea jasoten dau. Euskadiko Argazki Alkarteen Federazinoak orain mende erditik atontzen dau Argizaiola Saria. Lehen edizinoa 1973an egin zan. Euskadin egindako lehiaketetan ezagunak diran argazkilariak baino ezin daitekez aurkeztu bertara. Aurton aukeratu diran argazki lehiaketak honeek izan dira: Nikolas Lekuona (Ordizia), Beasaingo Hiria + Igartza Saria, Tolosa Herria, Zumaia Hiria, Bergara Hiria, Legazpi Hiria, Indalecio Ojanguren (Eibar), Irun Hiria, Nazioarteko Gipuzkoa Saria (Donostia), Photoka Saria (Gernika-Lumo), Ramón Serrás (Zarautz), Lux Splendida (Vitoria-Gasteiz) eta UK Foto (Sopela).
Erakusketea urriaren 27ra arte egongo da zabalik, 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik barikura. Sartzea doban da.
Euskadin urte gehien dituan lehiaketako argazkiak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!