XVII. Dantzan Bilakarern amaierea urriaren 6an, 7an eta 8an Bilbon
2023-10-06 08:48 KultureaJarduerak Azkuna Zentroa eta Azala Kreazio Espazioan izango dira.
Dantzan Bilakaren jarduerak urte osoan zehar izaten dira eta azken jardunaldi honeekaz zarratzen dira. Edizio honetan jorratutakoo zazpi proiektuen lan-prozesuak erakusteko aurkezpen-jardunaldiak aurkeztu ditue.
Urriaren 6an, 7an eta 8an Bilboko Azkuna Zentroan sorkuntza koreografikoko lanak aurkeztuko deuskuez zenbait formatutan. Hamazazpigarren edizino honetan Ander Fernándezek, Ane Zapirain Gorostegik, Dácil Wijkströmek, Villanueva eta Oihana Altubek, Eire Larreak, Izarne Oyarzabalek eta Natalia García Murok urtean zehar jorrati dituen prozesu artistikoak erakutsiko ditue.
Horrezaz gan, Carolina Campos-en eskutik, tailer edegi bat egongo da hiru egunetan, jarduera paralelo legez (aldez aurretik izena emonda).
Jarduerok Azkuna Zentroa eta Azala Kreazio Espazioan izango dira.
Dantzan Bilaka koreografiaren arloko sortzaile hasibarrien prozesu artistikoei laguntzeko programea da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartearen (ADDE) arteko lankidetzearen emoitzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!