Durangoko Museoak Patricia Laisekaren 'Zorionez baztertuak' erakusketea hartuko dau
2023-10-05 09:30 KultureaUrriaren 5etik zemendiaren 12ra egongo da zabalik.
Patricia Laiseka durangarraren erakusketea Durangoko Aramotz auzoan, El Matadero izeneko lekua izango dau ardatz.
Ikerketa lan bat da eta memoria historikoaren garrantzia aldarrikatzen dau, biziz, kulturaz eta, batez be, gizatasunez beteriko auzoa aldarrikatzen dauena.
Argazkilariak berak azaldu dauenez, garrantzitsua begitantzen jat argazkietan islatzea egiten dabizen birmoldaketa lanen aurretik egitea, eraikuntza berezia egitea eta bertako biztanleak, bizi guztiko horreek, erretratetea.
Laisekak gaur egun bizirik dagozan negozio bakarrak agerrarazo nahi izan ditu, auzoa zer dan eta zer izan zan ahaztu ez daiten. Obra hau museoan erakustea opari bat da, zirkulua zarratzeko modu bat da eta uribilduko bizilagunek, baina batez be auzokoak, orain urte batzuk auzoa zelan egoan ikusteko aukerea izatea, artea beti konpartiduten dalako, ez leukelako zentzunik izango hau egin eta estudioan gordeteko. Arteak gogoetea eragiten dau, emozinoak sortzen ditu eta balioa emoten dau beti azaldu dau argazkilari durangarrak.
Jon Sergiok, Astarloa Kulturgintzako presidenteak, momentu honetan durangarretako bi erakusketa egotearen garrantzia azpimarratu dau, diziplina ezbardinetakoak, argazkigintzea eta pinturea, gure udalerriko aberastasun kulturalaren eta Patricia Laiseka eta Jaime Vicario lako artisten kalidadearen erakusgarri.
Erakusketea zemendiaren 12ra arte egongo da zabalik eta Patricia Laisekak bisita gidatuak eskainiko ditu: Urriaren 28an, 11:30ean gaztelaniaz eta 12:30ean, euskeraz.
Patricia Laiseka (Durango 1996)
Durangoko Patricia Laiseka, argazkilaria, bidaiari ausarta eta kulturen eta eguneroko bizitzearen maitalea da: Ordezkatzen nauen esaldi bati buruz galdetzen deustienean, keep me where the light is erantzuten dot, argirik barik ez baitago argazkirik, eta nik ha barik, ez neuke existidu gura. Beraz, argia dagoan tokian, han egongo naz ni argazkiak egiten.
Bartzelonan biziten egoala, bere amamaren kamera bat erreskatau eta argazkigintzeagazko pasinoa biztu jakon.
Laborategi analogikoko tailerrak egin zituan Pati Llimona gizarte-etxean eta Nico Llaseragaz Bilbon. Gainera, argazkigintzeagaz zerikusia daben berbaldi, mahai-inguru eta erakusketetara joaten da eten barik.
Gasteizko Nanoipunak lehiaketan parte hartu eban, testuak argazkien bidez interpretauta eta Bilboko Merkatarien Alkarteagaz batera Arima Guitarseko Iker Rodríguez luthierrari egindako argazki-lan bat egin eban, Bilboko Rekalde Aretoan ikusgai egon zana.
2021ean lan bi aurkeztu zituan Tetrapack-en. Alde batetik, Erroa, emakumezkoen gorputzak sare sozialetan dauen gauza bihurtzeari buruzkoa (obra aiatuen artean egon zan). Bestalde, Contenido Sensible obreagaz saritua izan zan. Como la trucha al trucho lana garatu eban birraitaita omenduz. Invierno a la vista obrea be egin eban, epe luzerako serie baten zati dana, urtaroen edo odol- loturen bidez naturearen eta giza gorputzearen arteko hartu-emonak eregiz. Bertan, artxiboko argazkiak eta gaur egungoak erabilten ditu zugatz genealogiko fotografiko bat sortzeko.
2021ean Gaztekliklak 2021/2022 argazki lehiaketa irabazi zuen eta Zorionez baztertuak erakusketa jarri zuen Amárica aretoan.
Gaur egun, Gerediaga Alkartean Durangaldeko argazki-artxibo historikoa eregiten eta garatzen dabil.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!