Ondarroako Marabilli sormen festibalak agur esango deutso bere ibilbideari
2023-10-03 09:37 KultureaEguenean hasi (urriak 5) eta domekara arte (urriak 8) izen handiak hurreratuko dira Ondarroara.
Belako, Joseba Sarrionandia, Esti Urresola, Fermin Muguruza, Tapia eta Leturia, Maddalen Arzallus, Asier Altuna, Arantza Santesteban... Baina herriko jenteak be parte hartuko dau, herriko rock taldeak, musika eskolako gazteak, Barnetegikoak, Kresala Musika banda, Aurrera futbol taldea, Arraun taldea, herriko artisau eta antzerkigileak, izan be, askotariko jaialdia, parte-hartzailea eta kritikoa izan da beti Marabilli.
Aitzol Aramaio zinegilearen hutsuneak sortarazo eban Marabilli eta 2012an izan eban lehen edizioa. Hauxe izango da seigarrena. Aitzolen lagunek martxan jarritako egitasmoa da, irabazi-asmorik bakoa, diziplina anitza eta sormen prozesuari garrantzia handia emoten deutsona. Aurten, emakumeei eta Queer munduei arreta berezia eskaini nahi izan jake. Marabillik jaialdi izateari itxiko deutso baina ekintza puntualak egiten jarraituko dabe atontzaileek.
Ganerakoan, Marabilli festibalak erakusketea zabalik dago urriaren 8ra arte Ondarroako Erakusketa Aretoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!