Xabier Mendiguren Bereziartu idazlea eta itzultzailea hil da
2023-10-03 08:10 Kulturea78 urtegaz hil da ezkiotarra.
Ezkion 1945ean jaiotakoa, euskerearen sustapenean ibili da ia bizitza osoan lanean, besteak beste, Euskalgintzearen Kontseiluko idazkari nagusi izan zan 12 urtez eta Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izentau eban 1975ean.
Hamaika proiektutan hartu eban parte eta EITBrentzako itzulpen-lanak be egin zituan. Berrogei liburu baino gehiago itzuli zituan euskerara, besteak beste, Cesare Pavese, Salgari, Shakespeare, Faulkner, Dickens, Goldoni, Croce, Anouilh edo Laxalt; azken honen Dominique Artzain Xiberotar bat Nevadan liburuagaz Euskadi Saria lortu zuen, hain zuzen ere, 1989an.
Ikastolak sortu ziranean, hainbat proiektu didaktiko eta pedagokikotan hartu eban parte eta irakaskuntzarako eduki ugari sortu zituann. Iker taldearen sortzailea izan zan eta Saioka euskerazko ikasliburuen egileetako bat.
Filosofia eta Letratan lizentziaduna, Martuteneko Itzultzaile Eskolearen sorkuntzan be parte hartu eban eta Pentsamenduaren Klasikoak bildumako zuzendari teknikoa izan zan. Horrezaz gan, Elhuyar Hiztegiaren 2013ko bersinoa sortu eta taldeko zuzendaria izan zen Miren Azkarate eta Xabier Kintanagaz batera.
Idurre Eskisabel Euskalgintzearen Kontseiluko idazkari nagusiak Mendigurenek euskerearen alde egindako lana goratu dau: Euskeraz biziteko ahaleginean bizitza osoa emon dau, beti euskerearen alde. Mila esker Xabier, Kontseiluari ez eze euskera jenteoi emon deuskuzun guztiagaitik.
Euskalgintzeak langile porrokatu bi galdu ditu azken egunotan: Xabier Mendiguren Bereziartu atzo eta Jose Mari Rementeria gaur. Itzultzaile bikainak, euskaltzale sutsuak eta ohorezko euskaltzainak biak.
Andres Urrutia euskaltzainburuak ondokoa nabarmendu dau: Langile nekaezinak biak, eredu bikainak dira euskaltzale guztiontzat.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!