'Erroak' Bilbon

Bizkaie! 2023-09-29 10:22   Kulturea

Zemendiaren 25erako, Emakumeakanako indarkeriaren kontrako egunaren harian, emakumea protagonista

Sortzaileak Loratzen alkartearen helburua arte disziplinei lekutxo bat eskaintzea da (jantza, ilustrazinoa, olerkigintzea, kantua...). Orain arte atondutako ekitaldietan Emakumea erdigune izan da.

Zemendiaren 25erako, Emakumeakanako indarkeriaren kontrako egunerako, emakumea protagonista dauen Erroak ekitaldia atondu dabe Bilboko Eleiz Museoan, Atxuri auzoan. Ikuskizun barri honetan olerkigintzea, jantzea eta zuzeneko musikea buztartzen dira.

Zergatik Erroak? Emakumea jatorri eta sutrai bezela hartzen dugu, alkar jagon eta ahaldundutzen dauen talde lez ulertuta eregitako ikuskizuna erdigunea.

Helburua

2022ko eta 2023ko maiatzean egin zituen Urtaroak eta Erroak proiektuakaz eregitako eta finkatutako zutabeak erabilita, Sortzailek Loratzenek beste proposamen bat aurkezten dau 2023ko zemendirako: Antzeko ezaugarriak dituan ikuskizuna izango da, parte-hartzearen eremua zabalduz eta parte-hartzaileen dibersifikazinoa eta pluraltasuna bultzatuz. Esate baterako, ikuskizunaren ardatz izango diran olerkigintzea eta emakume abesbatzaren kantuagaz arte disziplina barriei lekua eginez. Zemendiaren 25ean emakumeakanako indarkeriaren kontrako nazinoarteko eguna izanik, interesgarria iruditzen jaku emakumeak protagonista dituan ekitaldi hau egun esanguratsu honetan plazaratzea. Era berean, Bilboko Eleiz Museoko klaustroa balio erantsia da proiektu honetan, leku aproposa baita dauen izakera enblematikoarengaitik, kokapenagatik eta eraikinaren ezaugarri bereziengaitik.

Ekitaldian hurrengoa egongo da:

* Erroak ikuskizuna.
* Emakumez osotutako abesbatza.
* Emakume artisauen azokea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu