Aimar abeslariak abesti barria kaleratu dau

Bizkaie! 2023-09-29 10:25   Musikea

Se me olvidó decir te quiero bakarkako hirugarren singlea da.

Hirugarren singlea, Se me olvidó decir te quiero, a cappella hasten da, eta jarraian rocka urratzaile eta irmo bategaz bukatzen da. Rock kantu horrek, zorion sentimendua transmiduten dau. Aimar kantariak, Gernikako Dientes de Luna taldeagaz bost disko argitaratu ditu.

Abestian, Aimerrek badauala itsasoa, izan be, hauen ertzetan loratzen diran tintaz betetako ibaiak dagoazela aitatzen dau. Ganera, maite zaitut esatea ahaztu egin ebela leporatzen da. Nahita pruduzidutako ahaunztura badira be, Aimarrek ez dau ahazten biziki eta sendo maite dauala esatea, neurri gabe. Haren esanetan, maitatzen jarraitzea bizitzako gauzarik preziatzuena da, bizitzagaz batera.

Aimarrek bizitza maite dauala transmiduten dau, bera izanik erremedioa eta arazoa. Dana egiten eta berregiten baita.

Ikusi hemen abesti barriaren bideoklipa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu