Getxon, toponimia ibilbideen udagoieneko fasea urrian

Bizkaie! 2023-09-29 08:14   Kulturea

Udalerriko historia, kultura, geologia eta faunea hobeto ezagutzeko aukera aparta. 

Getxoko Andra Mari eleizea. | Ikusi handiago | Argazki originala

Herriko leku-izenak erreferentziatzat hartuta, toponimia ibilbideen udagoieneko fasea martxan jarriko dau Getxoko Udalak urrian, Bizarra Lepoan alkarteagaz alkarlanean.

Aurrekoetan blegez, bi-hiru ordutan, pare bat kilometroko ibilbideetan, gidari batek euskeraz emongo ditu azalpenak eta bateren batek ulertzeko arazorik izango baleu, bere mailara egokituko litzatekez azalpenak.

Oraingoan Ondarearen Europako Jardunaldien barruan be izango dira ibilbide gidatuak eta beti bezela, doban eta edozein herritarrentzat dira. Ibilbideak hurrengoak izango dira:

 Areeta: Urriaren 5ean, 18:00etan. Urtekera Bizkaia Zubia plazatik.

 Portu Zaharra: urriaren 11n, arratsaldeko 18:00etan. Urtekerea San Nikolas plazatik.

 Algorta, Usategiraino: Urriaren 17an, 18:00etan. Urtekerea Satistegi plazatik.

 Romo: Urriaren 25ean, arratsaldeko 18:00etan. Urtekerea Ibaiondo eta Errekagane kaleen arteko bidegurutzetik.

Astean zehar, goizez, ikastetxeek ibilbideak egiteko aukerea izango dabe.

Informazino gehiago eta izena emotea udal webgunean (getxo.toponimia@gmail.com) eta 627 899 320 telefono zenbakian.

Bien bitartean, egunotan jakin dogu Getxoko Turismo Bulegoak miloe bat turista baino gehiago artatu dituala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu