Bime 2023, urriaren 25etik 28ra bitartean
2023-09-28 10:52 MusikeaBime Live-k Europa eta Amerikako 250 profesional baino gehiago batuko ditu urian.
Bime Bizkaiko uriburura bueltau da, musikea-industriaren erdigune bihurtzeko. Bertara, Bime Live-k Europa eta Amerikako 250 profesional baino gehiago batuko ditu adimen artifizialaz, sinkronizazinoaz, jasangarritasunaz eta lurraldeen arteko konexinoez berba egiteko.
Aurtengo edizinoak atal nagusi bi izango ditu: Bime Pro, profesionalei zuzendutako kongresua, Euskalduna Jauregian izango da eguaztenetik zapatura; eta Bime Live, zuzeneko musikearen programazinoa, uriko aretoak eta aire zabaleko agertokiak dobako 50 showcase baino gehiagogaz beteko dituana.
Hitzorduan izango dira, besteak beste, Alfonso Pérez Soto (Espainia), Warner Music etxeko Merkatu Emergenteen presidentea; Chiara Santoro (Italia), Youtubeko EMEA markeagaz hartu-emonetarako eta eskala-merkatuen zuzendaria; Morgan McGrath (Estadu Batuak), Live Nation etxeko Latinoamerikako Booking presidenteordea; Claudio Lillo (Erresuma Batua), nazinoarteko musikea-agentea; Jen Malone (Erresuma Batua), Black&White Music etxearen sortzailea eta hirutan Emmy sarietarako hautagai izan da, besteak beste, Euphoria (HBO) telesailean egindako lanagaz; Laura Tesoriero (Argentina), The Orchard etxeko Latinoamerikarako presidenteorde seniorra; Ariel Chicho Chichotky (Argentina), Dale Play Records; Gabi Bobrovizki (Erresuma Batua), Boiler Room-eko artistakazko hartu-emonetarako arduraduna; Andrés Sánchez (Mexiko), nazinoarteko sustatzailea OCESAn; María Montejo (Kolonbia), SONY Music Kolonbia etxeko Andeetako Eskualdeko presidentea.
Horrezaz gan, ikus-entzunezko edukietarako sinkronizazinoa, adimen artifiziala eta marken eta musikearen arteko lotureari buruz berba egiteko, aurtengo edizinoko konbidatuak ondokoak dira: Ed Gerrard (AEB), Impact Artist Management etxeko presidentea; Enric Palau (Espainia), Sónar etxekoa; edo Gonzalo Figari (Espainia), El Club de Creativos etxeko presidentea.
Gainera, hitzaldiez gan, kontzertuetaz gozateko aukerea izango da uriko areto eta aire zabaleko agertokietan, besteak beste, Samantha Hudson, Arkano, Jorge Ilegal eta Ana Curra, Ona Mafalda, Bikôkô, Verde Prato, Teresa Ferreiro eta Libertad Suárez, Sister Of Rave kolektiboaren sortzailekideak, Lala Hayden, Briela Ojeda, Lucio Feuillet edo Afrika izango dira aurtengo edizinoko protagonistak.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!