Azkuna Zentroak martxan jarri dau 2023-2024 denporaldia

Bizkaie! 2023-09-28 10:15   Kulturea

AZzabalik, Sorkuntza Artistikoaren Inguruko Topaketeari ekingo deutse. 



Zentroan jorratutako produkzino garaikideak ezagutzeko eta horreekaz esperimentetako jardunaldia da hau. Fernando Pérez Azkuna Zentroko zuzendariak aurkeztu dau jardunaldia eta ondoren, Zentroan zehar bisita bat egin dabe, baita topaketa artistakaz be; bertan izan dira National Theatre Marin Sorescu, Pablo Marte, Isabel de Naverán, Julia Martos, Maia Villot, Ion Munduate, Aimar Arriola, Elena Aitzkoa, Oihana Vicente, Estanis Comella, Urbanbat eta Alan Carrasco (Bakotxak bere proiektuaren aurkezpen laburra eskaini dau).

AZzabalik, Azkuna Zentroaren Sorkuntza Artistikoaren Inguruko Topaketea, eguenean, irailaren 28an, egingo da, 18:00etatik 22:30era, zentroko hainbat gunetan.

Jardunaldiaren programazinoa berariaz pentsauta dago arte bizien, kultura digitalen, zinema eta ikus-entzunezkoen, literaturearen eta arte bisualen inguruan sortzen dagozan ikerketa, sorkuntzako hogeita hamar proiektu transdiziplinarrak esperimentetako, ezagutzeko eta konpartiduteko.

Programea

Open Studios - 18:00-20:00

Estanis Comella. SXT (Source by Transkription) – AP7:VEIL / Fernández del Campo aretoan.

Oihana Vicente. "REEL CINEMA_ filming movies randomly" / Iparragirre aretoan.

Pablo_Marte + Lorenzombiee. Violencia Fantasía / Lantegia 2. Lab 2

Lajuli_. Un vestido claro clarísimo / BAT Espazioa

Aitzkoa. Ur Aitzak / Atrioan.

Teatrul National Craiova (Rumania). Reconstituirea / Kubo Baltza

Erakusketak

Bene Bergado. Urritu. Erakusketa Aretoan (bisita gidatua artista eta komisarioagaz: 18:00-19:00).

Alan Carrasco.art. 100+1. Mediateka Galerian.

Topaketea

Urbanbat_. Behatokia 6 - Atrioa - 18:30-20:00

Irakurketa Performatiboa

Julia Martos. Un vestido claro clarísimo - BAT Espazioan - 19:00-19:30.

Aurkezpena

National Theatre Marin Srescu. Reconstituirea - Kubo Baltza - 19:30-19:45

Dantza

Matxalen Bilbao // Osa Mujika - Atrioa - 20:00-20:30.

Performance

Estanis Comella. SXT (Source by Transkription) – AP7:VEIL - Atrioa - 20:40-21:00

Amaia__Villot. AMA preludio - Terraza - 21:00-21:15

Egunari amaierea emoteko

Puñales DJ Set - Terraza - 21:15-22:30

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu