Nøgen taldeak lan barria kaleratuko dau

Bizkaie! 2023-09-28 08:19   Musikea

Hurrengo hilabetetan lau kontzertu iragarri ditue.

Åben Cirkel izeneko diskoak zemendiaren 8an ikusiko dau argia. Gainera, hurrengo hilebeteetarako lau kontzertu iragarri ditue. Momentua ez dalako barriro errepetiduko, bihar izango ez garelako, aurrera ez bagoaz atzera goazelako, saiatu eta jausi esaldiagaz iragarri dau Nøgen talde donostiarrak disko barria.

Åben Cirkel, zirkulu edegia danieraz, aurreko disko biei bezela (Liv Til Doden eta Under Alt), hirugarren honi be daniar izena jarri deutse. Horrezaz gan, boskoteak lehenengo kontzertuak iragarri ditu, datorren zemendian eta abenduan zuzeneko bana eskainiko dabe Hego Euskal Herriko lau uriburuetan:

- Zemendiak 17: Iruñea, Zentral.

- Zemendiak 18: Gasteiz, Jimmy Jazz.

- Zemendiak 24: Bilbo, Kafe Antzokia.

- Abenduak 30: Donostia, Dabadaba.

Sarrerak nogenband.com webgunean dagoz salgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu