Bilborock-ek udagoineko programazinoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2023-09-27 12:46   Musikea

Besteak beste, The Murder Capital (Urriak 29) eta Chico Blanco (Zemendiak 30) artisten kontzertuak egongo dira.

Bilboko Udalak eutsi egin deutso bere apustuari, arlo batzuetako eta besteetako gazte, talde eta artistek haien lanak erakusteko espazio bat emonez, karrera artistikoa/sortzailea bultza deien.

Bilboko Udalaren helburua da udal-ekipamendu hori gazteentzako erreferentzia-puntua eta ekintzailetzarako gune bihurtzea, sormenaren, musikearen eta kulturearen arloetan. Horrezaz arduratzen dira espazioa partekatzeko ekimenak.

Horretarako, programa eta kontzertu ugari atondu ditue udagoienerako.

Klasikoak

Zemendiaren 10ean, Klasikoak izeneko kontzertu berezia programau dabe eta bertoko eta Estaduko artistak eta banda historikoak izango dira.

- Dj Nash: DJ bilbotarra, BBK Live eta Azkena Rock-en jaialdietan parte hartu dau.
- Monos: Getxoko taldeak Lo invisible album barria aurkeztuko dau.
- 3 from hell: Bilboko musikarien country-punk eta psycho-rockabilly proiektu barria.
- Sex Museum: La Movidan sortutako rock-bandea, historikoki uriari lotua.
 
Kontzertu bereziak

- Vinilo FM irratiagaz batera, urriaren 5ean Punto Nemo bandearen kontzertua izango dira. Gainera, irrati-edukiak sortudko dira.
- Zemendiaren 17an, Skimales rock-umore banda bilbotarraren kontzertua izango da.
- Urriaren 6an eta abenduaren 1ean, uriko ikuspegi elektroniko eta urbanoko talentu barriak ezagutzera emoteko saio 2 izango dira, gazteak nagusi dituan Bocanegra DJ taldearen eskutik.
- SON Estrella Galicia proiektuak, bertoko banda barriei laguntzeko asmoz sortutakoa, 3 kontzertu programau ditu; The Murder Capital (Urriak 29), Ditz (Zemendiak 29) eta Chico Blanco (Zemendiak 30).

Horrezaz gan, aurretik egindako progama ugari eskainiko dira, besteak beste, Igandays, Freiskure, Femme Bilbao, Lokal Sessions, Imaginatuak, DJ Lehiaketea eta Gazteak.

Informazino gehiago eta agenda osoa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu