'Ni neu, Isis, Señora de todas las tierras' erakusketea ikasturteari hasierea emoteko

Bizkaie! 2023-09-27 09:55   Kulturea

Bilboko Berreginen Museoak aitatu berbaldiaren bidez ekingo deutso 2023-2024ko ikasturteari.

Itziar Martija teknikariaren berbaldiak emongo dau museoko bildumako pieza parebakoak edo erakundeko aldi baterako erakusketak ezagutzeko aukerea. Oraingoan, barritasunez betetako egitaraua dator udako oporren ostean. Urrian erakundeak edegiko dauen aldi baterako erakusketea barriaren zehetasun guztiak emongo ditu Itziar Martijak.

Antxinako Egiptoren inguruko alderdi anitzeko ikuspegitik, erakusketeak Euskal Museoko eta Berreginen Museoko bildumak buztartu nahi ditu, Niloko zibilizazinoa antxinako Greziagaz lotuz.

Isis jainkosa izango da muina eta berreginak ezeze Euskal Museoko bildumakoak diran pieza egiptoar originalak be egongo dira erakusgai.

Museoak urrian egingo dauen aurkezpenean erakusketearen zehetasunen barri emongo dan arren, hilebete honetako Artelana bere testuinguruan hitzaldiak data horri aurrea hartzeko aukerea eskainiko deutse aldi baterako erakusketa barrian sartzeko.

Hartara, museoak ikasturte honetan be aukera abangoardistak eskaini nahi dituanez, hurbileko kulturean oinarritutako jarduerak nabarmenduko dira bere egitarau zabalean.

Hitzordua irailaren 28ko arratsaldeko 18:00etan izango da, museoan bertan. Horrezaz gan, ikasturteko lehenengo hitzaldia izango danez, Itziar Martija arduradunak ondoetorria emongo deutse ikus-entzuleei eta urteko gainerako hitzaldien barri be emongo dau bertan. Sartzea doban izango da baina parte hartzeko, ezinbestekoa izango da Berreginen Museoaren webgunean bertan aurretiazko sarrerea lortzea: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu