Kanboko Euskal Pastelaren Jaiak 20 urte beteko ditu

Bizkaie! 2023-09-26 11:24   Pil-pilean

Ekitaldia irailaren 30etik urriaren 1erako asteburuan izango da.

Kanboko Euskal Pastelaren Festak 20 urte beteko ditu, eta Ipar Euskal Herriko erreferentziazko hitzordu gastronomiko bihurtu da, Baionako Urdaiazpiko Azokeagaz eta Ezpeletako Piperraren egunagaz batera. Datorren asteburuan, irailaren 30etik urriaren 1era, profesionalak zein zaleak urteko euskal pastel onenaren saria irabazteko lehiatuko dira.

Ohiko lehiaketakaz batera, asteburu osoan zehar tailerrak, pastelak probeteko aukerea, herri bazkaria, artisautza azokea eta herri kirolen erakustaldiak izango dira. Eguzkia Alkarteak kalidade eta tradizino maila altuenak sustatzeko konpromisoa daben gozogile eta artisauak batuko ditu aurton be.

100 erakustaldi eta Ipar Euskal Herriko artisauak

Lehiaketagaz batera, eskualdeko eta artisautzako produktoreen merkatuak ikuskizzun handia pizten dau. Bertan, Ezpeletako piper produktore onenak, Baionako urdaiazpikoa, euskal pastela, ardi gaztaia, Irulegiko ardaoak, Itxasuko kereixa marmeladea... Ipar Euskal Herri osotik etorritako 100 erakusketari baino gehiago. Horreezaz gan, artisau belaunaldi barriak eta musikea be izango dira, egunak kalejiregaz girotzeko.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu