Yayoi Kusamari eskainitako erakusketea ikusteko azken egunak

Bizkaie! 2023-09-26 09:36   Kulturea

500.000 personatik gora hurreratu dira dagoeneko erakusketea ikustera.

Urriaren 8a, domekea, izango da Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino erakusketea ikusteko azken eguna. Artista japoniarra arte garaikidean eragin handiko figurea da eta XXI. mendeko ikono kulturala. Iberdrola da babesle nagusia.

Egunotan bisitariek Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak ikusteko aukerea izango dabe, baita hirugarren pisuan dagoan Yayoi Kusamaren murgiltze-instalazino bat be: Infinituaren isla-gela – Gizakientzako zorion-guraria, unibertsoaz harainditik igorria (2020). Babesle nagusia BBK da.


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu