BAD-Bilboko Antzerki eta Jantza Garaikidearen Jaialdiak 16 hitzordu programau ditu
2023-09-26 08:40 KultureaJaialdia urriaren 12tik 22ra egingo da uriko hainbat espaziotan.
Bilboko La Fundición, Harrobia, Bilborock eta Campos Antzokiko Cúpula Aretoan eskainiko ditue ikuskizunak eta horreetatik, zortzi estreinaldiak izango dira Euskadin; bat estreinaldia izango da Estaduan eta erabateko tokiko estreinaldi bi izango dira eta, oro har, jantza-performancea, dramaturgia barriak eta antzerkia izango ditue protagonista.
BAD Jaialdiak barriro be tokiko eszenearen aurreko konpromisoa indartu eta euskal eszenan ezagunak diran NODE eta Myriam Pérez Cazabon konpainien lanak aurkeztuko ditu, baita konpainia eta artista barrien proposamenak bee.
Kultura abangoardistearen jaialdi bilbotar honek urriaren 12an, eguenean, ekingo deutso La Fundicionen (19:00etan) Olfa Sendesniren Rabia(a)-Amorrua-????? proposamenagaz; pieza hau pentsamendu, erreferentzia kulturalak eta hizkuntzak buztartzen dituan jantzea da, Ekialde Ertaineko, Ipar Afrikako eta Euskadiko kultureak poesia mistikoaren, jantza zirkularraren, ekialdeko jantzen eta euskal jantzen bidez lotzen dituana.
Artistak Egoitzan-Bilbaoeszena 2023 bekea jaso dauen lan honek emongo deutso hasiera aurtengo edizinoari eta 16 konpainia izango dira bertan, horreetako zazpi bertakoak, sei nazionalak eta hiru nazinoartekoak (Argentina, Portugal eta Frantzia).
BAD Jaialdiak tokiko talentu sortzaileari ezinbesteko laguntzea emoten deutsen hamasei hitzordu eskainiko ditu – aitatutako Olfa Sendesni, Paula Gironi, CIA. Analógica, Neri (H)ari – Myriam Pérez Cazabón, La Higuera eta NODE – eta Estaduko beste erkidego eta txoko batzuetako (Katalunia, Kanariak, Andaluzia, Nafarroa edo Madril) ikuskizunen aukeraketa berezia.
BAD Jaialdiak amaierea emongo deutso programazioari urriaren 22an, Euskadin egingo diran estreinaldi bigaz: Aina Alegre koreografoaren eskutik jantza-pieza bat, ETUDE4 – Fandango y otras cadencias izenekoa (La Fundición, 18:00etan). Iluntzeko 20:00etan, Bilborock Aretoan, AzkonaToloza konpainiaren Concierto geológico obrearen txandea izango da, edade guztietako jentearentzako berbaldi performatibo bategaz.
Bilboko Udalak atondutako Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren aurkezpenean izan dira Itziar Urtasun Jaietako Zinegotzia eta Kultura eta Gobernantzako Zinegotziaren Albokoa, eta Alicia Otxandategi BADeko zuzendaria.
Estreinaldiak
Erabateko estreinaldiak
BADek erabateko estreinaldi bi programatu ditu:
Nire usaina galdu nuen eguna, La Higuera (Euskadi). Urriaren 14an, 21:00etan, La Fundicion-en.
Lo que pasa mientras, CIA. Analógica (Euskadi). Urriaren 18an, 19:00etan, Campos Antzokiko Cupula Aretoan.
Estreinaladiak Euskadin (8)
Huerto, Paula Quintana (Kanarias). Urriaren 13an, 19:00etan, Harrobian.
Love me, Marina Otero & Martín Flores Cárdenas (Argentina). Urriaren 13an, 21:00etan La Fundición-en.
Morta Splendor, Bárbara Sánchez (Andalucia). Urriaren 14an, 19:00etan, Harrobian.
Concrete Matter, Los Detectives (Katalunia). Urriaren 15ean 19:00etan, La Fundición-en.
Los idiomas, Alessandra García (Andaluzia). Urriaren 19an, 21:00etan Campos Antzokiko Cúpula Aretoan.
Los cosas se mueven, pero no dicen nada, Poliana Lima (Madril). Urriaren 21ean 19:00etan Harrobian.
ETUDE4 – Fandango y otras cadencias, Aina Alegre (Frantzia). Urriaren 22an, 18:00etan Bilborock-en.
Concierto geológico, AzkonaToloza (Nafarroa - Katalunia). Urriaren 22an,20:00etan Bilborock-en.
Estreinaldia Estaduan
Info Maniac, Teatro Praga (Portugal). Urriaren 20an, 19:00etan La Fundición-en.
Euskal konpainia eta artisten lanak: Paula Gironi, Embo (r)rak, Artistak Egoitzan -Bilbaoeszena 2023 bekea jaso dauena (urriaren 17an, 19:00etan, Harrobian).
Eguaztenean, hilak 18, Cía Analógicak Lo que pasa mientras jantza garaikideko piezea aurkeztuko dabe.
Egunean, hilak 19, Nere (h) ari – Myriam Pérez Cazabón Hiru (3), Harrobian 19:00etan; eta NODE konpainia Campos Antzokiko Cúpula Aretoan 21:00etan “Arachno” piezeagaz.
Jarduerak
Jaialdiaren esparruan, jantza inklusiboko praktika artistikoei buruzko Breathing together topaketak egingo dira, Organic-eko Natalia Monge Estaduko beste konpainia batzuekaz egiten dabilen praktika koreografikoen proiektuaren barruan.
Topaketa horreek sarrera librea izango dabe eta profesionalei eta interesa daben persona guztiei edegita dagoz (Urriaren 12, 13 eta 14an Bilborock aretoan).
Sarrerak
Ikuskizun bakotxerako sarrerak 10 euroan dagoz salgai hemen.
www.badbilbao.eus webgunean be erosi daitekez honako bonuak:
3 sarrera: 20 euro.
5 sarrera: 30 euro.
Bonuak urriaren 12ra arte erosi ahal izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!