Jon Aldeiturriagak jaso dau 2023ko Ibiltariaren Saria
2023-09-25 10:31 Pil-pileanAlde Zaharreko Merkatarien Alkarteko gerentea izan zan.
Hamabigarren urtez, Juan María Aburto alkateak Bilboko Ibiltariaren saria emon dau Mugikortasunaren Aste Europarrean. Aurton, Alde Zaharreko Merkatarien Alkarteko gerente ohiak, Jon Aldeiturriagak, jaso dau saria. Sari horren bidez, lau hamarkada baino gehiagotan Bilboko merkataritzea dinamizetan egindako lana autortu deutse.
Nora Abete alkateorde eta Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasuneko zinegotziak honako hau nabarmendu dau saria emoteko ekitaldian, Aurtengo Ibiltariaren saria Jon Aldeiturriagaren lana autortzeko da, alkartearen 50 urteetan bera jardunean egon baita 43 urtetik gora.
Jon Alde Zaharreko merkataritzea dinamizetako ekimen askoren sustatzailea izan da, eta oinezkoentzako eremuen defendatzailea izan da beti, baita oraindino be jokera hori oso zalantzan jarten zanean be. Alde Zaharrean egin dau lan beti, bertan biziten jarraitzen dau, eta kalerik kale ibilten da paseoan sarri, hori baita bilbotartasuna eta tokiko merkataritzea ulertzeko daukan modua.
Ibiltariaren sariaren irabazleen zerrendea
- 2012: Virginia Berasategui, Bilboko triatloilaria.
- 2013: Bilboko txikiteroak.
- 2014: Bakuva, gizarte-laneko alkartea.
- 2015: Gorabide gizarte-laneko alkartearen erabiltzaileak.
- 2016: Ibon Areso, Bilboko alkate ohia.
- 2017: Urian mobikortasuna hobetzen laguntzen deben askotariko emakumeak (Bilbobuseko gidariak, udaltzainak, metroko gidariak, TAOko langileak…).
- 2018: Fortunato Vencedor, laurogei urteak beteak dituan korrikalaria.
- 2019: Txema Soria eta Jon Mujika. Ekitaldietako kazetariak.
- 2020: Esmeralda Herlo. Conoce Bilbao con Esme Facebook-eko orriaren sortzailea.
- 2021: Bidaideak Bilbao BSR. Saskibaloi inklusiboko taldea.
- 2022: TeleBilbaoko kaleko erreportariak.
- 2023: Jon Aldeiturriaga, Alde Zaharreko Merkatarien Alkarteko presidente ohia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!