'Matxismoaren eta patriarkatuaren ohitura zaharrentzako forma barriak baino ez dira jarrera teknologikoak'
2023-09-25 07:40 KultureaEmakumeen sexu-askatasunaren aldeko hausnarketa-jardunaldian egin ditu adierazpenok Teresa Laespadak.
Bizkaiko Foru Aldundia aurrera doan gizonen eta emakumeen benetako bardintasunaren eta emakumeen eskubide eta askatasun guztien alde: Emakumeen sexu-askatasunaren aldeko gogoeta eta eztabaida-jardunaldia Enplegua, Gizarte Kohesinoa eta Bardintasuna Sustatzeko Sailak atondu dau, EMARGI, emakumeen eta nesken emantzipazinorako alkartearekin lankidetzan. Ekitaldia Indautxuko El Carmen Aretoan egin da eta 330 lagunentzako lekua dauen aretoa bete egin da.
Ekitaldia Bardintasuna Sustatzeko Zuzendaritzearen menpeko ekimena dan Emakumeak foru plangintzearen barruan atondu da eta edegiera-berbaldian Teresa Laespada foru diputaduak parte hartu dau. Hainbat gai jorratu dira, besteak beste, Emakumeen kontrako indarkeriaren erotizazinoa eta horrek gazteen artean dituan ondorioak eta Boteretsuak: biktima izatetik emakumeen eskubideen aldeko ekintzaile izatera, Amelia Tiganus eta Lucía Nieto (EMARGI) edo Alicia Giménez eta Joy Ogbeide (Acción Contra la Trata) lako adituen eta ekintzaileen eskutik planteautako gaiari ikuspegi globala emoteko helburuagaz.
Ekimenak ikus-entzunezko eta literaturako produkzinoarko tartea be izan dau, Alicia Gimenezen eta Joy Ogbeideren (Acción Contra la Trata) We have a dream eta Mabel Lozano zuzendariaren Biografía del cadáver de una mujer eta Ava film laburren proiekzinoagaz; proiekzino horreen ostean barriketaldia egon da. Literatureari jagokonez, Maitena Monroy idazleak Autodefentsa feminista: Más allá de aprender a decir que no liburuaren lehen edizinoa aurkeztu dau.
Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarte Kohesinoa eta Bardintasuna Sustatzeko Saileko foru diputaduak, edegiera berbaldian gogorarazo dauenez, azkenaldian jazoten diran emakumeen gorputzek teknologia barrien bidez sufridutako erasoak "matxismoaren eta patriarkatuaren ohitura zaharrenn aurreko forma barriak baino ez dira. Emakumearen gorputzaz jabeutzeko ohitura zaharrak".
Era berean, Foru Saila oso arduratuta dagoala adierazo dau 'indarkeriaren erotizazinoa, pornografiaren eta prostituzioaren legitimazinoa lako fenomenoak hazten dagozalako; batzuek askatasun-eremu lez justifikau nahi baditue be, emakumeen gorputzak instrumentalizetako arloa baino ez dira, emakumeen esklabotzearen mueta barria", azpimarratu dau.
Azkenik, Laespadak berbaldiari amaierea emateko honakoa aldarrikatu dau: "emakumeok libreak gara eta eskubide guztiak ditugu. Sexu-askatasuna eskubidea da eta ez deutsagu uko egingo".
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!