2023/09/28 19:00
Bilbon, Bidabarrieta Liburutegian. | Aurkezpenak'No te veré morir' Antonio Muñoz Molinaren eleberri barriaren aurkezpena
Idazleagaz batera, Idoia Jauregi izango da, kulturan aditua dan Radio Euskadiko kazetaria.
Antonio Muñoz Molina Príncipe de Asturias Letren 2013eko saria, Ubedan jaio zan (Jaen), 1956an. El Robinson urbano (1984; Seix Barral, 1993 eta 2003) edo La vida por delante (2002) liburuetan batu ditu bere artikuluak. Bere narrazino-lanen artean honako honeek dagoz: Beatus Ille (Seix Barral, 1986, 1999 eta 2016), El invierno en Lisboa (Seix Barral, 1987, 1999 eta 2014), Beltenebros (Seix Barral, 1989 eta 1999), El jinete polaco (1991; Seix Barral, 2002 eta 2016), Un andar solitario entre la gente (Seix Barral, 2018), Nada del otro mundo (Seix Barral, 2011) eta Todo lo que era sólido saiakera (Seix Barral, 2013). Príncipe de Asturias Letren Saria, Literaturako Sari Nazionala, birritan, Kritika Saria, Planeta Saria, Liber Saria, Europako Literaturako Jean Monnet Saria, Prix Méditerranée Étranger Saria, Jerusalem Saria eta irakurleek emondako Qué Leer Sariak jaso ditu, besteak beste. 1995etik Espainiako Errege Akademiako kidea be bada. Orain, Madrilen eta Lisboan bizi da eta Elvira Lindo idazleagaz ezkonduta dago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!