Maria Alonso Paez, Gorka Gondra eta Victor Arrizabalagaren obrakaz hasi da Bosteko Arrigorriagan

Bizkaie! 2023-09-20 08:42   Kulturea

Arrigorriagan hasi eta, gero Basaurin egongo da urriaren 11tik 30era



Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako zuzendari Begoña de Ibarrak eta Arrigorriagako alkate Maite Ibarra Gotik Bosteko 23 erakusketa ibiltaria inaugurau dabe.

Arrigorriagako Euskaldun berria erakusketa aretoan, Kaosetik kosmosera: unibertsoko paisaiak izenburupean, María Alonso Páez, Gorka Gondra eta Víctor Arrizabalagaren lanak batu dira erakusketaran. Egileak inaugurazibora bertaratu dira, Iñigo Sarriugarte erakusketearen komisarioagaz batera.

Bosteko erakusketearen hogeita seigarren edizinoa Arrigorriagan hasi eta, gero, lekukoa Basaurin egongo da urriaren 11tik 30era. Getxo izango da hirugarren udalerria, zemendiaren 2tik 19ra. Ondoren, Zornotzan izango dabe ikusgai, zemendiaren 22tik abenduaren 12ra eta Leioa izango da erakusketea hartuko dauen azken udalerria, abenduaren 15etik urtarrilaren 6ra.

Bosteko 23 erakusketea ibiltariaren programazinoa Arrigorriaga, Basauri, Getxo, Amorebieta-Etxano eta Leioako udalen lan koordinatuari esker egin ahal izan da, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesari esker.

Kaosetik kosmosera: unibertsoko paisaiak

Antxinako Greziatik, terminoa, erakusketearen izenburuaren hasieran dagoana (Kaosetik kosmosera: unibertsoko paisaiak), unibersoaren jatorrizko egoeran egoan desordenagaz lotzen da eta, beraz, kosmosa sortu aurretik egoan hutsuneagaz; bertan, materiaren eszenaratzeak artikulazino abstraktu eta informala eban; horri ekinez, unibersoaren beraren antolamendua konfigurau eben askotariko egiturak eta izar-konposizinoak sortu ziran, kosmosa finkatzeko. Hasieran hutsunea zan nagusi, baina unibersoaren bilakaerea hasierako nahasmenetik urrunduz joan zan ordenera bideratzeko, hau da, kaosetik kosmoserako igarobidea sortu zan eta hor elementu bakotxak bere lekua eskuratu eban, kausaren eta efektuaren legeari lotutako arrazoi baten menpean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu