Zientziaren eta umorearen arteko hartu-emonak Bilbon

Bizkaie! 2023-09-19 12:29   Kulturea

Bidebarrieta Zientifikoaren zikloaren barruan dator.

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Bidebarrieta Zientifikoa zikloaren hitzordua dakar, izan be, irailaren 20an, eguaztenean, zientziaren eta umorearen arteko hartu-emonak joratuko ditue. Hitzordua 19:00retan hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

Berbaldi bi egongo: Lehenengoa, irailaren 2oan, Karakola eta Barea izenburukoa eta Patxi Huarte Larraburuk, Zaldieroa, komiki-marrazkilari eta Berria egunkariko binetisteak eskainiko dau.

Bigarrena, Helena González Burónek emongo dau, Biomedikuntzan doktorea eta Big Van Cienciaren sortzailea eta La ciencia hecha espectáculo izenburua izango dau.

Biak UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedreak eta Bidebarrieta Kulturguneak bultzatzen ditu eta Bilbao Zientzia Plaza ekimanaren barruan kokatzen da.

Kontuak kontu, zientziaren ezagutzearen zabalkundea hainbat bideren bitartez egin daiteke. Askotan arlo akademikotik harago doazen bideak dira eta horreetako bat umorearen erabilerea izan daiteke.

Egunkari edota aldizkarietan argitaratutako zutabeetan, bakarrizketa umoristiko eta txisteen bitartez edo, zergaitik ez, koplak abestuz zientziaren inguruan berba egin daiteke. Estrategia horreek guztiak erabilgarriak dira eta esperientzia horreek berbagai izango dira Bilbo Zientzia Plazearen barruan atondutako Umorea eta zientzia, a ze parea! berbaldien zikloan.

Hitzordu honetara doban sartu daiteke da eta sarrera librea izango da lekuak bete arte.

Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu