Sara Zozayak 'Maitia' kanta kaleratu dau

Bizkaie! 2023-09-19 09:00   Musikea

Bengo taldeagaz batera, Nara diskoaren azken aurrerapena da.

Maitia Sara Zozayaren lehen LParen, Nara (Balaunka), hirugarren eta azken aurrerapen singlea da. Bertan, Bengo (Bizirik, Oso Polita, 2023) oiartzundarrak parte hartzen dau. Ahotsak batuz maitasunaren irudi estereotipoaren kateak hausteko prest dagoz.

Udako egun luzeak pasa ostean, orain, udagoieneko epeltasunera igarotera konbidatzen gaitu Zozayaren hirugarren singlea. Kantuak maitasun kontzeptua dau berbagai, haren osotasunean, bikote hartu-emonetatik kanpo dagozan kontzeptuetan. Maitasuna aukera bat da. Horrezez gan, abestiak eguneroko hartu-emonetan gertatzen diran alkarrizketa gorabeheratsu horreen kudeaketa ona aurkezten dau.

Bengo oiartzundarra, Gaztea Sariak-etan garaile izan zan eta miloe bat erreprodukzino lortu ditu bere Denbora kantak plataforma digitaleetan. Musika urbanoagazko sentiberatasunak eta Sara Zozayaren ahotsarekiko kidetasunak erabateko arrakasta emoten deutse kolborazino horri. Alt-pop eta elektronika generoen buztarketeak singlea edertzen dabe, zalantza barik askoren gogokoena izango dana. Ikusi hemen abestiaren bideoa.

Urriak 20an kaleratuko dau Sarak lehen diskoa eta gainera, aurkezpen birearen lehen datak argitaratu ditu dagoeneko:.

Kontzertuak

- Zemendiak 2: Bilboko Kafe Antzokian.

- Zemendiak 4: Donostiako Dabadaban.

- Zemendiak 23: Madrileko Cafe La Palman.

- Zemendiak 30: Bartzelonako Sala Vol-en.

- Abenduak 12: Lazkaoko Areria Aretoan.

- Abenduak 14: Gasteizko Jimmy Jazzen.

Sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu