Alberto San Juanek eta Fernando Egozcuek 'Amar' eskainiko dabe III. MusEkintzan

Bizkaie! 2023-09-18 10:40   Kulturea

Irailaren 23an hasiko da arratsaldeko 18:00etan.

Jaialdia Arrantzaleen Museoan hasiko da eta ikuskizunak Bizkaiko bost museo eta bestelako leku batzuetan eskainiko ditue: Muñatones Gaztelua, Mariaren Bihotza plazako aztarnategia, Euskal Herria Museoa eta Bilboko Arkeologi Museoa. Ikuskizunean izateko, erreserbea egin behar da nahitaez telefono honetara deituta: 946 881 171. MusEkintzari buruzko informazio guztia www.bizkaikoa.bizkaia.eus webguneann eskuratu daiteke.

Bizkaiko Foru Aldundiak atontzen dauen MusEkintzan Amar ikuskizuna Alberto San Juan aktoreak eta Fernando Egozcue gitarrista eta konpositoreak orain ia hamarkada bat batera egindako lanaren hautaketea da. Bizi-poza aldarrikatzen daben berbak eta doinuak dira, buztarturik haren kontra dabizen indarrak salatzen dituenak. Bidaia heterodoxoa Lorca, Santa Teresa, Benedetti, Concha Piquer, Albert Pla, Machado eta Gloria Fuertesen eskutik, haren konposizino batzuk eta beste batzuenak gidari dirala.

Gainera, MusEkintzako saio guztietan leku bakotxerako Trackenstudiok berariaz sortutako argiztapen apaingarria egongo da. Argiztapena eta proiekzioak saio bakotxerako moldatuko dira, ikusleen gozamena sustatzeko eta sendotzeko.

Jaialdia irailaren 23an hasiko da Arrantzaleen Museoan. Ondoren, irailaren 30ean, Muñatones Gazteluan Oreka TX - Amaia Elizaranen Koklea ikuskizuna emongo da. Mariaren Bihotza plazako aztarnategian Hortzmuga Antzerkiaren Lurrazpiko Ahotsak ikuskizuna eskainiko urriaren 31n. Zemendiaren 18an Miren Agur Meabek, Sonia Ruedak eta Inunek Euskal Herria museoan emongo dabe Fabulak, leihoak eta beste ur batzuk ikuskizuna eta, azkenik, zemendiaren 25ean Mikel Santiagok Whodunnit? ¿Quién lo hizo? misterio-jokoa aurkeztuko dau Bilboko Arkeologi Museoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu