Jaime Vicarioren erakusketea zabalduko dabe Durangon

Bizkaie! 2023-09-18 09:31   Kulturea

Durangoko Museoan inaugurauko da irailaren 21ean.

Durangoko Museoa datorren irailaren 21ean, eguenean, inaugurauko dan erakusketearen azken zehetasunak emoten dabil, joandako garagarrilaren 6an hasi eta irailaren 3an amaitutako Javier Santurtunen erakusketearen ondoren. Mila persona inguru hurreratu dira Barakaldoko artisteak denpora horretan ikusgai izan dituan irudiak hurretik ikustera. Museoak oso modu positiboan baloretan dau denpora horretan Museoa bisitau daben personen kopurua, Santurtungo obrak zehetasun handiagoz ezagutzeko.

Bestalde, Santurtungo erakusketako ateak zarratu zituenetik aste bi emon ditu Durangoko Museoak 2.700 euroko hobekuntza-lanak egiten, datorren astean ateak edegiko dituan erakusketa barria hartuko dauen aretoa egokituz: Oso pozik gagoz Santurtungo azken erakusketeak izan dauen harrereagaz eta orain Jaime Vicario margolari durangarrari eskainitako erakusketea inauguratzear gagoz. Herriko kulturearen parte sutsua izan zan pertsona eta artista handi bati omenaldia egingo deutsagu azaldu dau Jon Sergio Kultura zinegotziak.

Erakusketea datorren astean aurkeztuko dabe eta artistearen ibilbide artistikoko hainbat urtetako lanak batzen ditu, baina azken sorkuntzak eta erabilitako teknika plastikoak azpimarratuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu