Festibalean parte hartzeko izena emoteko epea 2023ko abenduaren 7an amaituko da
2023-09-18 08:54 KultureaFestibalean parte hartzeko izena emoteko epea 2023ko abenduaren 7an amaituko da.
Gautegiz Arteagaren aisialdi eta kultur eskaintzea jantza bertikaleko formakuntzeagaz aberastuko da aurten. 12 urtetik gorakoentzako formakuntzea Harrobi konpainiak emongo dau, Dingilizke prestakuntza-programearen barruan. Urte osoko trebakuntza ikastaroa urritik maiatzera izango da. Informazino gehiagorako: info@dimegaz.eus edo699188168 telefonoan.
Gautegiz Arteagak goitik behera ekin deutso kurso barriari, jantza bertikala ezagutarazoteko eta diziplina horretan trebatzeko aukerea emoteko prestakuntza-
ikastaro barri bategaz, euskerea eta euskal kulturea oinarri hartuta.
San Antolin jaietan eskaini zituen jantza bertikalaren erakustaldiak eta harrera ona izan ondoren, Udalak honen gaineko formakuntzea Kultur Etxeak atontzen dituan jardueren eskaintzan sartzeko aukerea balorau eban: “Gure ingurunea eta gure natura eta paisaje-baliabideak, adierazpen artistikoa eta arterako inspirazinoa askatzeko baliabideak be izan daitekez. Jantzea arte bizia da, sorkuntza-teknikea oinarri dauena: 'Aurten, gure jaietan, jantza bertikaleko ikuskizun batez gozetako aukerea izan genduan Harrobiren eskutik eta orain gure bizilagunei horma baten puntatik zintzilik mobiduten ikasteko aukerea eskaini gura deutsegu, aireko jantzako profesionalen eskutik. Oso aukera berezia, nabarmendu dau Patrik Saituak, Gautegiz Arteagako alkateak.
Formakuntza hauen bidez, Dantza bertikalean dabizenen eskutik ikasteko aukerea eskaintzen da, Harrobi Dantza Bertikala konpainiako jantzariekaz. Formakuntza hau Gautegiz Arteagako frontoian eskainiko da astelehenetan 18:00etatik 20:00etara, urritik maiatzera. Hamabi urtetik gorakoentzat da eta ikasgela bakotxeko 10 persona eskatzen dira gehienez. Interesadunek informazino gehiago info@dimegaz.eus edo 699188168 helbidean eskatu leikie.
2024ko bagilaren 20tik 24ra, Gautegiz Arteagan Bertikale, Nazinoarteko Dantza Bertikala Festibala ospatuko da. Ekimen honetan Bizkaiko Foru Aldundiak, Gautegiz Arteagako Udalak, Dimegaz alkarteak, Harrobi Dantza Bertikala konpainiak eta Dingilizke ekimenak parte hartuko dabe. Festibal honen lehenego edizinoaren goiburua “Andrabidetik mundura” da eta honen barruan jantza bertikalari lotutako eskaintzan formakuntzak, berbaldiak, ikuskizunak, performance artistikoak, ikus-entzunezkoak, zuzeneko musikea eta bestelakoak izango dira.
“Jantzan egiten dauen herria ez ei da inoiz hilko eta holan, jaialdiaren bidez, jantza bertikalaren diziplina lau haizetera zabaldu nahi da. Hain zuzen be, “Andrabidetik mundura” goiburupean, harriz harri eta euskeraz, mundu osora heltzeko zubia eregitea dau helburu nazinoarteko jantza bertikalaren lehenengo festibalak” azaldu dabe festibalaren atontzaileek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!