Ana Miralles eta Mikel Begoña egileak omenduko ditue aurten
2023-09-15 07:55 KultureaGetxoko XXI. Komiki Azokea irailaren 29tik urriaren 1era izango da.
Sektoreko figurei egingo jake omenaldia Ana Miralles artista beteranoari eta Mikel Begoña euskal gidoilariari. Erakusketan beste artista entzutetsu batzuk be izango dira, besteak beste, Natacha Bustos, aurtengo kartelaren sortzailea. Oraingo honetan, azokearen merkataritza-gunean 40 salmenta-postu izango dirta Areetako Geltokia plazearen ondoan kokatuta eta jardueren programea Romo Kultur Etxean egingo da, azken edizioetan bezala.
Ana Mirallesek (Madril, 1959)
Ibilbide luzekoa komikigintzan eta ilustrazinoan, 1982an. Hainbat aldizkaritan argitaratu ditu bere lanak, besteak beste, Rambla, Madriz, Cairo, Marca Acme, Blue Press, Marie-Claire España, Vogue España eta Je Bouquine aldizkarietan. Egile emonkorra da eta, bere ibilbide profesionalaren lehen urteetan, ume eta gazteentzako testu-liburuak, kartelak, azalak, aldizkarien atalak, album kolektiboak, publizidadea, liburuxkak, serigrafiak eta komunikazino grafikoagaz lotutako era guztietako lanak lantzen ditu, antzerkia eta zinemea ahaztu barik, jantzien diseinatzaile lanak be egin ditu, oinarri eszenografikoak eta hainbat gidoi grafiko eginez.
Komikiaren esparruan, albumak eta serieak egin ditu, bai honako zein kanporako. Mirallesen kolaborazino ezagunenen artean, Marruecos, mon amour eta Eva Medusa (Glénat) trilogia nabarmentzen dira, Antonio Seguraren gidoiagaz. Emilio Ruizegaz be lan egin dau, El brillo de una mirada (Casset, 1990) eta En busca del unicornio (Glénat, 1996-1999) trilogian. Azken hori Juan Eslava Galánen izen bereko eleberriaren egokitzapena da (Planeta 1987 saria), eta gidoi onenaren 1998ko Diario de Avisos saria irabazi eban. 2000. urtetik aurrera, Jean Dufaux gidoilariagaz batera, Djinn (Norma) seriea sortu eban. 2009an, barriz, De mano en mano (De Ponent) argitaratu ondoren, Emilio Ruizegaz kolaboretan dau Waluk-en (Astiberri). Gainera, sari garrantzitsuak irabazi ditu: 2009ko Bartzelonako Areto Nagusiko Sari Nagusia, komikigintzan egindako ibilbide luzea autortzeko eta hurrengo edizinoan erakusketa antologiko bat lortzeko.
Mikel Begoña (Bilbo, 1964)
Euskadiko komikigintzako gidoilari ospetsuenetako bat da eta Ricardo Sendra artista argentinarragaz kolaborau dau eta 2007an Matxitxakoko batailaren 70. urteurrena ospatzeko bere lehen komiki-liburua idatzi eta argitaratu eban: Mar de Plomo. 2008tik, Iñaket marrazkilari bilbotarragaz kolaboretan dau eta lan interesgarri bat egin dau haregaz. 2011n, Tristísima ceniza egin eben, Gerra Zibilari buruzko obrea eta 2012an, El pico de los cuervos, Frankismoari buruzko lana. Azken urteotan Ötzi (Ötzi, Por un puñado de ámbar, El cobre tenía un precio) sailean ibili dira buru-belarri. Serie horrek 1991n Alpeetan topautako gorpuzkiak dituan historiaurreko gizon baten istorioa berreregiten dau. Lan horreez gan, Xabiroi aldizkarian egindako lanagaitik eta erakusketa-komisario lez egindako lanagaitik be ezaguna da. Horreen artean aitatzekoak dira Komikia, 1975etik 2017ra euskal komikigintzaren historia errepasetan dauen erakusketea.
Natacha Bustos
Aurtengo Aretoko kartela Natacha Bustosek (Eivissa, 1981) egin dau. 2020an, Carmen Carnerogaz batera, belaunaldi barriko zortzi artista oparoenetako bat izentau eban Marvelek stormbreakerren programan parte hartzeko, argitaletxe estadubatuar handiaren marrazkilari gazteen elitean eta, holan, enkargu potoloagoak etorri jakozan. Gaur egun, Marvelen barruan Espainiako promesa handienetako bat da Bustos eta gazteentzako telesail apurtzaileak ilustrau ditu, besteak beste, Moon Girl eta Diabolic Dinosaur; ganera, Spider-Man barriaren (Miles Morales protagonista dauena) eta Black Panterren hainbat zenbakitan, Chernobyl eleberri grafiko ospetsuan izan dauen lankidetzea ahaztu barik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!