‘Esfera’ izango da Durangoko San Fausto 2023 jaiak iragarriko dituan kartela

Bizkaie! 2023-09-14 12:39   Kulturea

Oier Gamiz da egilea eta botoen % 47,4 jaso dau.



Aurtengo egilea Oier Gamiz durangarra da. Berak egindako kartela, 28 proposamenen artean aukeratu dabe. Herritarrek botoa emon dabe online Durangoko Udaleko webgunean eta era presentzialean, Intxaurrondo Gazteria eta Kultur Gunean.

Herritarren botazinoa irailaren 4tik 11ra egin da eta Jesica Ruiz jaietako arduradunak azaldu dauenez, 28 kartel aurkeztu ziran guztira eta epaimahaiak horreetatik 7 aukeratu zituan. Danetara, 365 boto izan dira eta irabazleak 173 jaso ditu, ia % 50; beraz, argi dago durangarrok erabagi dogula 2023ko San Fausto jaiak iragarteko kartela Oier Gamiz durangarraren Esfera izatea.

Bestalde, Asier Perugorria partaidetzako zinegotziak botoa emon daben durangarrei balioa emon nahi izan deutse eta azaldu dauenez, eskerrak emotea besterik ez dago Durangoko Udalean bultzatzen diran prozesu edegietan parte hartzeagaitik.

Kartelaren egilea Oier Gamiz da, 22 urteko durangarra, Ikus-entzunezko ikasketak dituana. Gamizek azaldu dauenez, igaz kartelak diseinetan hasi eta igazko Durangoko kartel-lehiaketan bigarren geratu nintzan. Aurten be Zaldibarko kartel-lehiaketan bigarren geratu naz eta pozik nago Durangon irabazi dodalako, niretzat ohore handia da nire kartelak iragartea herriko jaiak. Jaietako elementu bereizgarri guztiak islatu nahi izan ditut eta keinu egin deutsat LGTBI munduari, jaiak askatasunez eta bakean gozau daiguzan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu