Loraldiak euskerazko sormen digitaleko bekearen bigarren edizinoa dakar

Bizkaie! 2023-09-14 11:27   Kulturea

Euskerazko sormen digitaleko proiektu bat jorratzeko aukerea eskainiko dau.

Helburuak dira euskerazko sormen digitalak sustatzea eta ingurune digitalean euskerazko egitasmoek presentzia izatea. Proposamenak aurkezteko epea hasi da eta zemendira 20ra arte zabalik egongo da.

Bekaek 10.000€ko ordainsaria izango dau eta onuradunak onuraduna zein izango dan abenduaren 20an iragarriko dau Loraldiak; urtebeteko epea izango dau proiektua gauzatzeko.

Aurreko urtean legez, kultur sorkuntzearen barruan arlo guztiak onargarriak izango dira: musikea, arte eszenikoak, arte plastikoak, jantzea, komikigintzea, bertsolaritzea, gastronomia, rol jokoak, Interneteko baliabideak, audioa... Aurkeztu daitekeen proposamena diziplina bat edota diziplinen arteko buztarketea izan daiteke.

Proiektu barri hau ingurune digitalean gauzatu behar bada be, aukerea dago esparru analogiko eta fisikoan be saio bakarrerako jorratzea; horretarako aukerarik sortzekotan, Loraldia Festibalean aurkeztuko litzateke.

Bekearen eskaria eta proposamenen aurkezpena banaka edo taldeka egin daiteke eta Loraldiaren webgunean ezarrita dago prozedurea.

Gorputza atzean utzi, lehenengo edizinoko proiektu irabazlea

Proiektu honen helburu nagusia gorputzearen gaia bere dimensino sozial, teknologiko eta politikoagaz buztartzea da.

Gorputza atzean utzi egitasmoaren arduradunak EHU-UPVko irakasle talde bat dago: Josu Rekalde, Katixa Agirre, Enrike Hurtado, Izarne Oyarzabal eta Patxi Azpillaga.

Proiektua zuzeneko lan performatibo bat da, partitura polifoniko baten edo pista anitzeko banda baten egiturea daukana, disziplina artistiko ugari ikus-entzunezko dispositibo digital baten inguruan buztartuz.

Bekeari buruzko informazinoa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu