BilbaoEszenak lau antzerki-ikastaro eskaintzen ditu 2023/2024rako

Bizkaie! 2023-09-12 09:49   Kulturea

Izena emoteko aukerea izango da irailaren 14tik 28ra.

Umeei, gazteei eta helduei zuzenduta, interesa dabenek ikastaroetan izena emoteko aukerea izango dabe irailaren 14tik 28ra www.bilbao.eus webgunean.

BilbaoEszenak eskaintzen dituan lau ikastaroak honako honeek dira: Umeentzako antzerki-tailer bat eta gazteentzako beste tailer bat euskeraz; eta helduentzako Eszenarako Prestakuntza eta Sorkuntzeari buruzko ikastaro bi, bata euskeraz eta bestea gaztelaniaz.

BilbaoEszenak, Bilboko Udalaren Baliabide Eszenikoen Zentroak 2023 - 2024 antzerki ikastaroak martxan jarri ditu. Parte hartu nahi dabenek irailaren 14tik 28ra izango dabe izena emoteko aukerea.

Prestakuntza-proposamenak honako honeek dira:

- Prestakuntza eta Sorkuntza Eszenikoa. Euskeraz eta gaztelaniaz. Urteko ikastaroa (60 ordu) Prestakuntza eta Sorkuntza Eszenikoan oinarrituko da eta Eskolak astelehenero (euskeraz) eta eguaztenetann (gaztelaniaz) izango dira, 19:30etik 21:30era. Jarduera horreek 186 euroko kostua dabe, 153 euro lanbakoak edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errentea jasoten dabenentzako.

- Umeentzako eta gazteentzako antzerki-tailerrak. Euskeraz. Antzerki tailer honeek 45 ordukoak izango dira eta eguenetan emongo dira. 2006 eta 2011 artean jaiotako gazteentzat diseinautakoa, 19:00retatik 20:30era izango dira; umeentzat diseinautako prestakuntzearen kasuan, 2012 eta 2015 artean jaiotakoentzat, eguenetan egingo da, 17:15etik 18:45era. Tailerron prezioa 120 eurokoa da matrikula arruntagaz eta 87 eurokoa lanbakoentzat edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errentea jasoten dabenentzat. Miriam Martxantek emongo ditu biak.

Lau prestakuntza-proposamen horreek helburuak dira: Antzerkian eta eszenaren munduan interesa dauen edonori zuzenduta dagoz. Gainera, oinarrizko esparru bi jorratuko ditue: aktore-lana (energia, erritmoa, adierazpena, koordinazinoa, emozinoa) eta sorkuntza-lana (inprobisazinoa, espazioaren definizinoa edo ideen bilaketea).

Matrikulak formalizetea eta baldintzak

Interesatuek aurrez izena emon beharko dabe udal webgunearen bidez (www.bilbao.eus) irailaren 14tik 28ra.

Ondoren, urriaren 5ean posta elektronikoz jakinarazoko jake hautatutako ikasleei eta, une horretan, matrikulazinoa formalizetako egin beharreko urratsen barri emongo jake. Bilbon erroldautako personek lehentasuna izango dabe eta gizonen eta emakumeen arteko orekea bilatuko da taldeetan. Gainera, euskerazko taldeak sortzeari lehentasuna emongo jako.

Ikastaroak baliobakotu ahal izango dira, baldin eta ez badago behar aina aurreinskripzino. Baliobakotze horreek interesdunei jakinarazoko jakez. Matrikulea formalizau ondoren, zenbatekoa tailerra bertan behera ixten danean baino ez da bueltauko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu