Dantzerti 2023-2024 ikasturtea badator

Bizkaie! 2023-09-12 08:06   Kulturea

Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Mailako Eskoleak 104 ikasle ditu aurten.



Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak, Begoña Pedrosa sailburuordearekin batera, Dantzertiren (Euskadiko
Arte Dramatiko eta Dantza goi mailako Eskolaren) 2023-2024 ikasturte akademikoa zabaltzeko ekitaldian parte hartu dau Bilbon. Campos Eliseos Antzokian egindako ekitaldian, Bildarratzek diplomak banatu deutsee ikasketak amaitu barri dituen Dantzertiko ikasleei (2022-2023ko promozinoa).

Diplomak emon ondoren, sailburua ikasleei zuzendu jake, Dantzertin beren amesen alde burrukatzeko izan daben ilusinoa aitatuz eta 2015ean sortutako eskolearen ibilbidea nabarmendu dau. Euren lorpenakaitik zorionak emoteaz gan, sailburuak diplomak emoteagaz batera, Dantzertin eskaintzen dan prestakuntza osoa izan daiten lagundu daben Jantzearen eta Arte Dramatikoaren arloko irakasleen eta profesionalen lana be goraipatu dau.

Ikasturte barriari hasierea emoteko ekitaldian arte eszenikoen munduko profesional nabarmenak be izan dira eta sektore horrek gaur egun bizi dauen uneari buruzko barriketaldian parte hartu dabe; honako honeek izan dira parte-hartzaile: Lucia Lacarra jantzari eta koreografo zumaiarrak. Gaur egungo ballet klasikoaren figura nagusienetakotzat joten da Lacarra eta nazinoartean entzute handiko ibilbide artistikoa egin dau. Erica Pereirok, Culturactiva S. Coop Galega enpresakoak esan dau eskarmentu handia dau musika-merkatuan eta arte eszenikoen merkatuan eta Galiziako, Estaduko nahiz nazinoarteko hainbat konpainiaren banaketaz arduratzen da, baita nazinoarteko hainbat jaialdiren koordinazinoaz be. Eta, azkenik, Marisol Rico, La Tal konpainiaren produktore exekutiboak zirkuko pailazoaren figura klasikotik uniberso propio bat sortu arte eboluzionetan joan dan nazioarteko konpainia da Ricorena, bere ikuskizunetan nortasun propioa sortuz.

Hiru profesionalek, nork bere bere esparrutik, eretxiak eta esperientziak trukatu ditue arte eszenikoen inguruko hainbat gai ardatz hartuta, besteak beste, ekintzailetzea arte eszenikoen sektorean, ikuskizunen produkzinoa eta banaketea, sektoreko profesionalen erronkak edo ikusleak aretoetara erakarteko moduak, besteak beste, Dantzertiko ikasleak arretaz entzuten egozala.

Dantzerti, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi mailako Eskoleak, 2015ean ekin eutson ibilbideari Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Konserbatorioan. Goi mailako titulazino bi eskaintzen ditu: Arte Dramatikoko Gradua eta Dantzako Gradua. 2023-2024 ikasturtean 104 ikasle izango ditu, bai Dantza espezialidadean, baita Arte Dramatikoan be.

Horreen guztien artean, 30 ikasle lehen mailako ikasle barriak izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu