Egileen Etxeko Giltza emongo deutse SGAEk sei bazkideri

Bizkaie! 2023-09-11 10:56   Kulturea

Bertan 50 urte daroezan sortzaileei omenaldia da.

Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusian (SGAE) 50 urte emon dituen dozena erdi euskal bazkidek jasoko dabe Egileen Etxeko Giltza bihar, martitzena, irailak 12, eguerdiko 12:30ean, Campos Eliseos Antzokiko Kupula Aretoan (Bertendona 3 Bis, 6. pisua).

Sei omenduak musikagile eta interpreteak ditugu, hain zuzen be, Jose Maria Gorostiaga Acha (Bilbo, 1940, Mocedades taldeko konpositorea, besteak beste); Joaquin Silguero Iriazabal (Irun, 1943, Irungo Bandako konpositorea); Jacinto Oñate Ysen (Bilbo, 1947, Los Botxeros edo Quinta Reserva taldeko kidea); Agustin Ferrero Fernandez (Leon, 1948, Aliron taldeko kidea); Iñaki Egaña Azpeitia (Bilbo, 1948, Los Mitos eta beste hainbat taldeko kide ohia); eta Ion Enbeita Ealo (Muxika, 1950), bertsolaritzan, poesian zein kantugintzan ibilitako bizkaitarra.

Egileek Antonio Onetti SGAEko presidentearen eskutik jasoko dabe giltza eta alboan izango dira idazkari orokorra, Marta Beca, erakundeakazko hartu-emonen arduraduna, Fernando Benzo, Euskadiko Lurralde Kontseiluko presidentea, Garbitxu eta SGAE Euskadiko zuzendaria, Joseba Palacios.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu