XV. FesTValek TOKIKOM taldea saritu dau

Bizkaie! 2023-09-11 08:48   Kulturea

Joan Ramon Mainat 2023 saria irabazi dabe Sonsoles Ónega, Carlos Sobera, José Mota eta David Broncanok.

Telebisteari eskaintzen jakon lehen jaialdian, ganerako sarituak dira Mask Singer, Got Talent, Benidorm Fest eta Generación Zeta; Amar es para siempre, La unidad de Kabul, Fácil, La Promesa eta La que se avecina seriea dira.

José María García eta Patrick Criado aktorea be nabarmendu ditue.

Ganerakoan, 78 euskerazko toki komunikabidek osotzen daben TOKIKOM taldeak EiTB Saria irabazi dau, FesTVal jaialdia zarratzeko galearen barruan. EiTBk TOKIKOMen 10 urteko ibilbidea nabarmendu nahi izan dau eta euskal esparru komunikatiboaren alde egindako lana autortu. Toki komunikabideen lanaren garrantzia azpimarratzeaz gan, TOKIKOMek alkarlan eredu barriak jorratu ditu, tartean EITBgaz beragaz, sektorearen hedapena sustatu eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu