'Nadie Cuando LLoro' Merina Gris-en abesti barria

Bizkaie! 2023-09-08 08:23   Musikea

Hofe taldeagaz egindako kolaborazinoa da.

Hirukote donostiarraren abesti originala, Zerua Orain diskoaren ondoren, Hofe abeslariagaz egindako kolaborazino bat da, taldearen produkzino eta Ed Is Dead-en nahasketa eta masterragaz. Nadie Cuando Lloro abestiak momenturik gatxenetan proban jarten diran lotura afektiboen inguruan hausnartzen dau.

Single barri horrek Zerua Orain diskoaren bira amaiereagaz egiten dau bat, horregaitik datozen asteotan Euskal Herria, Catalunya, Valentzia eta Serbiatik ibiliko dira kontzertuak emoten.

Nadie Cuando Lloro Hofe-regaz egindako kolaborazinoa da, bai maila estilistikoan, baita testuinguru aldetik be, haren ahotsa Sararenagaz nahasten da, erregistroen arteko kontrastea eginez. Inoiz baino produkzino minimalistagoagaz, taldearen eboluzino nabarmena erakusten dabe.

Ikusi hemen abesti barriaren bideoa.

Merina gris

Merina Gris 2020an sortutako proiektua da, Sara, Julen eta Paskalen eskutik. Taldeak urte horretako urrian egin eban debuta Besteek Zer singleagaz, Euskal eszenan bidea ezarriz. Pop abesti sutsuak eta indartsuak, abangoardia eta nostalgiak belaunaldi barrien ereserkiak ekarri ditue, eta taldea estadu mailan kontuan izateko artisten artean kokatu da.

Kontzertuak

Catalunyan, irailaren 14an Mercat de Música Viva de Vic-en. 

Irailaren 23an, Festes de la Mercè jaietn.

Truenorayo Festibalean, Valentzian, irailaren 30ean,


Serbiako Novi Sad uriko Kaleidoscope of Culture festibaletan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu