The Rolling Stones taldeak disko barria argitaratuko dau

Bizkaie! 2023-09-07 08:58   Musikea

Hackney Diamonds izeneko lan barria, urriaren 20an kaleratuko da.

Hackney Diamonds The Rolling Stones taldearen disko barria urriaren 20an ikusiko dau argia. 18 urteren ostean, Mick Jagger, Keith Richards eta Ron Wood musikariek lan barriaren aurrerapena aurkeztu dabe Londresen, izan be, taldeko bateria eta jatorrizko kidea Charlie Watts barik grabautako lehenengo lana izango da, 2021ean hil zalako 80 urte zituala. Dana ezbardina izango da bera joan zanetik. Beti izango da laugarren kidea. Asko igarten dogu haren faltea, adierazo dau Keith Ricards-ek.

Hori bai, Wattsek grabautako pasarte gitxi batzuk sartzeko aukerea izan dabe, hil aurretik grabau zituan eta. Bill Wyman, jatorrizko talde kide ohia, Paul McCartney, Lady Gaga eta Stevie Wonder musikariek be parte hartu dabe grabaketan.

Bigger Bag (2005) aurkeztu ebenetik, estudioko lehenengo diskoa izango da. Halanda be, azken 18 urteetan lan ugari egin ditue, esaterako, Shine a Ligth (2018), Scorsesegaz egindako dokumentala edo Blue Lonesome (2016) diskoa.

The Rolling Stone rock talde inglesa da, 1962an Londresen sortua. Hasieratik lortu eben arrakasta handia, izan be, Britaniar Inbasinoaren buru izan ziran. Euren lan nabarmenen artean, (I Can´t Get No) Satisfaction (1965), Paint It Black (1966), Start Me Up (1981) edo Sympathy For the Devil (1968) dagoz.

Disko barriaren aurkezpen lana, Angry izenekoa, dagoeneko entzugai dago plataforma guztietan. Ikusi hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu