Artxandako begiratokiko pasealekua, herritarrentzat edegi dabe
2023-09-05 12:57 Pil-pileanPasabideak, 1,5 kilometroko luzerea eta begiratoki bi ditu.
Bilboko Udalak Artxandan egiten dabizen egurrezko pasabide bietako lehena eregiteko obrak amaitu ditu; Artxandako Begiratokia eta Enekuri lotzen dituan oinezko bidearen obrak, Eraztun Berdetik, herritarrentzat edegi dira.
Oinezkoentzako pasabidea, zutabe isolatuen gainean bermatua dago eta egurrezkoa da oso-osorik. BI-604 errepidearen gainean dagoan oinezkoentzako zubian hasten da, Esclavas de Fátima Ikastetxearen inguruan, eta Banderas mendiaren gailurreraino heltzen da.
Pasabideak 1,5 kilometroko luzerea, metro biko zabalerea, eta, gehienez, % 8ko aldatsa dauka. Aldi berean, begiratoki bi ditu, uribildua ikusteko. Begiratokien aurreko barandea beirazko xaflea da, herritar guzti-guztiek, beren egoerea edozein dala be, aukerea izan deien bista apartaz disfrutetako. Danetara, 1.892.249,65 euroko aurrekontuaz (BEZik gabe), bederatzi hilebetetan eregi dabe.
Aurreikusita dau, hurrengo hilabeteotan bigarren pasabidea amaitzea eta edegitea, Cabras mendiaren hegaletik igaroz Elorrietaraino heltzen dana. Proiektuak, Artxanda Aktibatzeko Planaren barruan dagoz.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!