'Txio ta Txio' bideoen edizino barria martxan

Bizkaie! 2023-09-05 11:12   Pil-pilean

Bilboko Udalak Gerra Zibilaren memoria historikoa berreskuratzen jarraituko dau.

Bilboko Udalak 'Txio ta Txio' bideoen edizino barria jarri dau martxan. Ekimen horregaz, Udalak bideo barriak zabalduko ditu udal sare sozialetan, Bilboko Gerra Zibilean gertatutakoa eta horrek urian izan zituan ondorioak gogoratuko ditue. Proposamena, Bilboko Udalaren Bilbao Izan: ondare eta historia zabaltzeko udal programearen barruan kokatzen da.

Bideoak irailaren 12an hasiko dira zabaltzen, martitzen eta eguenetan, abenduaren 26ra arte, Bilbao Udalaren sare sozialetan.

Guztira, 31 bideok osatzen dabe edizino barri hau. Bertan, Gerra Zibilean gertatutakoaren pasadizo edo istorio txikiak kontatzen dira, eta Juncal Alzugaray komunikatzaile ezagunak aurkeztuko dituan argitalpen horiek barriro ikustea eta partekatzea proposatzen da. Bideoak elebidunak izango dira.

Horrezaz gan, aurreko edizinoko bideoak Bilbao Kulturako Youtube kanalean dagoz ikusgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu