Izaro Andresek disko barria kaleratuko dau

Bizkaie! 2023-09-05 10:46   Musikea

Urtarrilean emongo deutso hasierea aurkezpen bireari.

Izaro Andres musikariak disko barria argitaratuko dau abenduaren 8an. Birea, urtarrilean hasiko da eta dagoeneko salgai dagoz kontzerturako sarrerak.

2023ko urtarrilean itxi eban mallabiarrak Limones En Invierno diskoaren bira arrakastatsua eta horren ostean hasi zan lan barria konposatzen. Urte osoa lanean, hilaren hasierean emon dau disko barriaren barri, Cerodenero.

Egitaraua

- Urtarrilak 2: Bilbo. Euskalduna Jauregian.

- Urtarrilak 3: Donostia. Kursaal Kongresu Jauregian.

- Urtarrilak 4: Donostia. Kursaal Kongresu Jauregian.

- Urtarrilak 13: Las Palmas.

- Urtarrilak 20: Pozuelo de Alarcón.

- Zezeilak 3: Gasteiz. Principal Antzokia.

- Zezeilak 9: Bartzelona. Sala Apolo.

- Zezeilak 18: Iruñea. Baluarte.

- Martiak 2: Sevilla.

Aurrerapen gisa, Izarok Zero introa zabaldu dau plataforma guztietan. Ikusi hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu