Sua eta Neomak taldeek Asia mendebaldeko birea iragarri dabe
2023-09-05 09:27 MusikeaKorea eta Japoniako jaialdi zein areto esanguratsuetan izango dira talde euskaldunak hurrengo urrian.
Sua eta Neomak taldeek Asian birea egingo dabe, Hego Korean eta Japonian hain zuen be. 2023ko urriko lehenengo hamabostaldian izango da, eta herrialde bakotxeko leku esanguratsuak izango ditue helmuga.
Hego Koreako uriburuan, Seulen, izango dira lehenengo geldialdiak, bertan egitenn dan Zandari Festa ospetsuan, Asian aparteko garrantzia dauen musikearen inguruko azokan. Showcase-erako kontzertu bana eskainiko dabe, Asiako programatzaile eta musika arloko langileen aurrean joteko aukerea izanik eta ondoren, bertako Musinsa Garage areto mitikoan Basque Night edo Euskal Gaualdia atondu dabe.
Japonian be leku bitan emongo ditue kontzertuak, Japoniako Fight For Rights edizinoan, Tokioko Chofu Cross aretoan, eta Sua eta Neomak taldeez gan Caribbean Dandy, Johnsons Motorcar, eta Euskal Herrian birea egin barri dauen Ray? Oh… Needa!! taldeak izango ditue kide taula ganean.
Bireari amaierea emoteko Japonia erdialdean kokatutako Minakami herrian egiten dan M Festival jaialdian hartuko dabe parte, bi egunez, bertako beste hainbat taldegaz batera.
Sua
SUA 2018an Marurin sortutako talde mistoa da: Ane Barrenetxea (abeslaria), Janire López (baxua), Julen Gilbert Wright (gitarrea) eta Esteban Gaviria (bateria).
2022ko bagilean estudioko bigarren albuma grabau eben Gorde Genituen Beldurrak Haritz Harreguyren estudioetan.
Neomak
Taldearen izen bera aukeratu dau Neomak taldeak euren estreinako lanari izena emoteko, grezieraz ilargi barriak esan nahi dauen berbea. Zazpi emakume gazte dira, Kepa Junkeraren sorginak bezela alkar ezagutu eta munduko oholtzetan ibilita dagoz.
2022ko martian Haritz Harreguyren gidaritzapean grabau eta Alejandro 'Jimbo' Páezek produzidutako lanean, Ilargi barriak eta Hamen aurrerapen kantuek arrakasta izugarria izan dabe, udabarri eta udan kontzertu mordoa eskainiz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!