V. Ipar Eszena Bideak aurkeztu dabe
2023-09-05 08:24 KultureaPrograma ofiziala irailaren 17tik urriaren 22ra izango da.
Urriaren amaierara arte, Euskadiko 12 herritan izango dira kultura-trukerako ekimeneko hainbat ikuskizun, agertoki gehiago, saio gehiago, jarduera gehiago eta lankidetza gehiago. V. Ipar Eszena Bideak (CEN) programeari esker, Euskadin, Nafarroan, Galizian, Asturiasen eta Kantabrian konpainia, profesional eta publikoen trukea areagotuko da. Bat egiten duten bidezidorrak leloak irailaren 17tik urriaren 22ra bitartean egingo dan programazino ofiziala deskribiduten dau, 15 antzerki, jantza eta mobimentu-arte konpainiagaz eta zirku barriagaz eta Konstelazinoen Ibilbidea osotzen daben 60 egoitza ingurutan erakusten ditu bere ikuskizunak. Kultura Sustatzeko zuzendari Aitziber Atorrasagastik aurkezpenean parte hartu dau Galizia, Kantabria, Asturias eta Nafarroako ordezkariakaz batera.
Ipar Eszena Bidearen bosgarren edizinoak barrikuntza garrantzitsuak ditu, besteak beste, Nafarroako Foru Komunidadearen proiektuan behin betiko sartzea; lurralde guztietako programazinoa nabarmen handitzea (38 egoitza izatetik 57 izatera); Bidezidorrak dalakoaren estreinaldia, tokiko proiektuakaz lankidetzan jarduteko sare bat, berbarako, Asturiasko Dantza Xixón edo Galiziako FIOT de Carballo eta Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Te Veo elkarteak koantondu eta finantziautako tailer eta barriketaldien programa bat.
Konstelazinoen ibilbidea
Laugarren edizinoko 15 ikuskizunek, lurralde bakotxeko hiruk, Konstelazinoen Ibilbidea osotzen dabe, orotariko izakerea dauen programazino artistikoa, lengoaien, estetiken eta formatuen aniztasuna nagusituz, antzerkiaren, jantzearen eta mobimentuaren arteen produkzinoak eta zirku barria ume eta helduentzat.
Euskadik ondoko lanak hautatu ditu: Aboon Teatre, Baby esferic ikuskizunagaz parte hartuko dauena, Eva Guerrero Gorpuztu ikuskizunagaz eta Tanttaka Teatroa, Sexberdinak aurkeztuko dauena. Bestalde, Nafarroak sendotu egin dau Ipar Eszena Bideko presentzia, beste hiru proposamen artistikoen eskutik, Inextremis El rey tuerto ikuskizunagaz; Led Silhouette Los perros ikuskizunagaz eta Levelibular eta Portamundos ikuskizunakaz.
Galiziak Caramuxo Teatro aukeratu dau Crisálida ekarriko dauena; Rebordelos Amantis ikuskizunagaz eta Xampatito Pato Só ikuskizuna eskainiko dauena.
Bestalde, Asturiasek CENen truke kulturalean parte hartuko dau Saltantes Teatro Misery ikuskizunagaz, Luz de Gas Luna eta Proyecto Piloto ikuskizunakaz. Kantabriaren partaideak: Ábrego Teatro Lear en las catedrales ikuskizunagaz, Malabaracirco Producciones Artísticas Circus magníficus ikuskizunagaz eta Mari Paula, Fronterizas aurkezten dauena.
Programazino hori Santiago de Compostela eta Zangoza arteko 57 egoitzatan eskainiko da, besteak beste, Lugo, Oviedo/Uviéu, Gijon/Xixon, Santander, Bilbo, Gasteiz eta Tafallako agertoki historikoetan eta gune berezietan.
Euskadin, CEN ikuskizunak programauko dira ondoko herrietan: Hondarribia, Zarautz, Mutriku eta Eibar, Gipuzkoan. Gernika, Elorrio, Muskiz eta Bilbo, Bizkaian. Zigoitia, Agurain, Bastida eta Gasteiz, Arabaren kasuan (konsultatu datak eta programazinoa webgunean, www.escenanorte.com).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!