Tolouseko Les Sacqueboutiers taldea Ziortzako kontzertuei hasierea emoteko

Bizkaie! 2023-09-04 12:51   Musikea

Kontzertuak hurrengo astegoien bietan egingo dira, irailaren 9, 10, 16 eta 17an.

XXXV. Ziortzako Kontzertuak Antxinako Musika Zikloa aurkeztuko dabe BBK Gelan. Ziortzako Kontzertuak Kultur Elkarteak eratutako ziklo horrek laguntzaile ugari ditu: BBK Fundazinoa, Bizkaiko Foru Aldundia, Gondra-Barandiaran Fundazinoa, Ziortza-Bolibarreko Udala.

Zikloa Ziortzako kolegiatan egingo da. Aurkezpenean, Gorka Martínez BBKren Zuzendari Nagusiak, Begoña de Ibarra Zuazo Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako Zuzendari Nagusia, Guillermo Barandiaran Gondra-Barandiaram Fundazioaren zuzendariak , Koldo Narbaiza Ziortzako Kontzertuak Kultur Elkartea zuzendariak , Pedro Gandia, jaialdiko orkestra egoiliarraren zuzendaria, Propitia Sydera Orkestra Barrokoa,  Andoni Sierra, Conductus Ensemble-ko zuzendaria, eta Ana Riaño aurtengo kartelaren egilea hartu dabe parte.

Kontzertuei hasierea emoteko, 1976an sortu zan Les Sqacqueboutiers  taldea izango da Ziortza-Bolibarren. Sacqueboutierrak ez dira errenazimenduko errepertoriora mugatzen, izan be, taldearen sormenak antzinako musika eta bestelako uniberso artistiko batzuk buztartzen dituan ikuskizunak diseinatzera darama, besteak beste, musika garaikidea, jantza, txotxongiloak, jazza, literatura, eta etnomusikologia.

Horrezaz gan, bost kontzertu gehiago izango dira; Yasuko Uyama Boubard (organoa), La Grande Chapelle, Propitia Sydera Orkestrea, Daniel Oyarzabal (organoa) eta Conductos Ensemble.

Kontzertuak iragarteko kartela enkargu bidez egiten da urtero eta aurtengo lanaren egilea Ana Riaño artistea da.

Egitaraua

- Irailak 9, 18:00etan, Les Sacqueboutiers (Toulouse).

- Irailak 10, 13:00etan, Yasuko Uyama Boubard.

- Irailak 10, 18:00etan, La Grande Chapelle.

- Irailak 16, 18:00etan, Propitia Sydera Orkestrea.

- Irailak 17, 13:00etan, Daniel Oyarzabal.

- Irailak 17, 18:00etan, Conductos Ensemble.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu