Hilaren 27an zarratuko da emakume baserritarrakaz diseinautako tailer-zikloa
2023-09-04 10:22 KultureaBizkaiko 23 emakume baserritarrek parte hartu sabe.
Lurraldeko lehen sektoreko emakume-alkarteakaz (Etxaldeko Emakumeak, Landa XXI eta Saskia) alkarlanean egindako prozesuaren ondorioak eztabaidatu ditue. Eorkizunean emakume baserritarrentzako ekintza-plan espezifiko bat ezartzeko gogoeta-prozesu lez, azken lan-jardunaldi horretan, joan dan maiatzaren 29an hasitako eta lurraldeko lehen sektoreko emakume-alkarteakaz (Etxaldeko Emakumeak, Landa XXI eta Saskia) alkarlanean jorratutako prozesuaren ondorioak eztabaidatu dira.
Bizkaiko eskualdeetan egindako tailer horreetan hainbat gai aztertu dira, besteak beste, landa-eremuko emakumeen osasuna eta ongizatea; sektorean daben parte-hartze aktiboa; laguntza-sistemak eta sareak; etorkizuneko produkzino eta merkataritza-ereduak; emakumeek nekazaritzako elikagaien sisteman daben zeregina; digitalizazinoa eta, aniztasuna ardatz hartuta, nekazaritzako belaunaldien ordezkapena.
Saioetan Bizkaiko 23 emakume baserritarrek parte hartu dabe eta saio guztietan jorratu ditue parte-hartzaileen aurkezpena eta tailerraren gaiari buruzko sarrerea; ondoren, dinamika parte-hartzailea izaten zan eta gaiakaz lotutako esperientzia inspiratzaileak entzuten zituen.
Prozesu osoan zehar mahai gainean jarritako gaiak ez dira sakon aztertuko prozesua guztiz amaitu arte; halan da be, tailer guztietan eztabaidatu diran zeharkako ideetako batzuk honako honeek izan dira: Emakumeek landa-ingurunean beteten daben eginkizun funtzioaniztuna baloretea; beren lurralde-lana autortzea; tokiko produktuen merkataritzea sustatzea; burokrazia murriztea eta lehen sektoreko emakume ekintzaileei eta enpresa barritzaileei laguntza integrala emotea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!