Hemen da Arrasateko Oreixe Akustikoa

Bizkaie! 2023-09-01 09:55   Musikea

Kontzertu guztietan emakumeak izango dira protagonista.

Musika ziklo hori irailaren 8tik 16ra egingo da eta 6 artista eta talde batuko ditu. Kontzertuak hilaren bigarren eta hirugarren asteburuetan eskainiko dira, barikuan, zapatuan eta domekan eta sarrerak kontzertuan bertan edo hemen eskuratu daitekez.

Parte-hartzaileak Olaia Inziarte, Sara Azurza, Emilia y Pablo, Baskery, Verde Patro eta Sofia Comas izango dira.

Aurtengo berezitazun nabarmenen artean leku eta egitasmoaren izen aldaketak dira, izan be, orain arte Kulturaten eskaintzen ziran kontzertuak eta orain, barriz, Juan Arzamendi Musika Etxeko Auditoriumean (JAME) izango dira eta kokaleku barriaren ondorioz, egitasmoaren izena be aldatu egin dabe: Oreixe Akustikoa (lehen Kulturate Akustikoa). Kontzertu guztiak 19:30ean hasiko dira.

Beraz, Arrasateko Udalak XV. Oreixe Akustikoa programea gehitu deutso udako kultura zein turismo eskaintzeari. Kontzertu guztietan emakumeak izango dabe protagonismoa.

Egitaraua

- Irailak, 8: Olaia Inziarte.

- Irailak, 9: Sara Azurza.

- Irailak, 10: Emilia eta Pablo.

- Irailak, 15: Baskery.
 
- Irailak, 16: Verde Patro.

- Irailak, 17: Sofia Comas.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu