Badator 54. Lizarrako Antzinako Musika astea

Bizkaie! 2023-08-30 12:10   Musikea

Irailaren 2tik 10era arte bitartean izango da.

Zazpiak izenburupean, SMADEk pekatu nagusiak ezagutzea nahi dau, hamar kontzerturen bidez, horreetako zortzi giza ikuspegi tentagarriei eskainiak, pekatu bakotxean zehar musika-ibilbidea eginez, kontzertuen bidez.

Kontzertu horreen ondoren azken errezitaldia egingo da eta erredentzinoaren ateak edegiko ditue maila sinbolikoan. Nafarroako Gobernuaren eta Baluarte Fundazinoaren babesagaz eta Lizarrako Udalaren lankidetzeagaz.

Aste osoan zehar, Estaduko eta Europako interpretariek hamar kontzertu eskainiko ditue, zortzi San Miguel Eleizan, 19:00retan eta Santa Klara komentuan beste biak.

Programa horrek, balio gazteak, artista eta talde finkatu eta oso ospetsuak buztartzen ditu. Bestalde, SMADEk jente mueta guztietarako eskaintzak dakarz eta aurten, nazinoarteko topaleku bihurtuko da, VI. Antzinako Musikaren Nazioarteko Azoka eta Topaketen ospakizuna dala medio, adierazo dabe atontzaileek.

Informazino gehiago eta sarrerak hemen.

Egitaraua

- Irailak 2: Artefactum.

- Irailak 3: Quinta Essencia.

- Irailak 4: Quinta Essencia eta 'Zekenkeria, Xuhurraren Sakelak Bi Zulo'.

- Irailak 5: Generación Smade eta Lodovice Ensemble.

- Irailak 6: Generación Smade eta Michel Godard & Ursula S.Yeo.

- Irailak 7: Generación Smade.

- Irailak 8: 'Nagikeria, Inurria eta Txitrrita'.

- Irailak 9: Ayre Extemporae eta I Gemelli.

- Irailak 10: León de Oro.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu