Asier Uskola izango da San Antolin jaietako txupineroa

Bizkaie! 2023-08-28 12:43   Pil-pilean

Bagilaren 29an Kaxarrankea egin eban jantzan azken aldiz.

Asier Uskola izango da aurtongo Lekeitioko San Antolin jaietako txupineroa. Uskolak, bagilaren 29 egin eban Kaxarrankan jantzea azkenengo aldiz 20 urtean horretan ibili ostean. Lekeitioko herriari egin deutson ekarpena autortzeko asmoz, aurtengo txupinero izentau dabe.


Uskola 17 urtegaz hasi zan jantzan eta aurten bagilaren 29 azkenengo aldiz jantzi zituan prakea, zapi gorria eta alkondara eta praka zuriak. Ekitaldiaren amaieran, emozino handiz, herriko eragileek omenaldia eskeini eutsen. Haren aurretik, Pedro Murelaga izan zan Kaxarranka jantzearen arduraduna, izan be, hiru hamarkadaz egon zan.

Lekeitioko San Antolin jaiak, hilaren 1etik 8ra izango dira. Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu