Zeanurin ermitarik ermita, naturea eta kulturea buztartuz
2023-08-28 09:54 KultureaIrailaren 2an, zapatuan, izango da Ermiten XXXIV. Mendi Martxea Joko Alai alkarteak atonduta.
Irailaren 2an, zapatuan, izango da Zeanuriko Ermiten Mendi Martxea. Aurten, XXXIV. urtea beteko dau klasiko bihurtu dan oinezko martxeak, pandemian garaian izan ezik, Joko Alai Alkarteko mendi sailak atondutako urteroko hitzordua.
Helburuak hasierako berberak dira: zapatu goiza natureagaz hartu-emonetan eta kirola eginez igarotea eta herritarrei zein kanpotarrei Zeanuriko inguru zabalak eta ermiten ondarea ezagutzera emotea. Ez dira gitxi, izan be, herri horretan sakabanaturik dagozan ermita edota baseleizak, guztira hogei dira.
Izena emotea goizeko 07:00retatik aurrera zabalik egongo da herriko plazan eta urtekerea 07:30ean izango da; ibilbide osoa egiten dabenek 35 bat kilometro beteko ditue. Plazan hasi eta San Isidro ondotik igaroko dira parte- hartzaileak eta hemeretzi ermita edota baseleizearen ondotik igaroko dira, aurten be Egiriñako (Gorbeia) Edurretako Amarena kanpo geratuko da eta. Umeek edota maila fisikoan prest ez dagozanek beste ibilbide biren artean aukeratu ahal izango dabe: bata, ibilbide ertaina, 25 kilometrokoa eta bestea, laburra, 13 kilometrokoa.
Amaitzerakoan, edozein ibilbide bete eta gero, seguru merezidu izango eutsiela ibiltariei, Zeanuriko ondare erlijiosoa ezagutzeaz gan, sasoi honetan natureak azaltzen dauan koloreen sinfoniaz gozetako aukera ezin hobea eskainiko deutsielako Zeanuriko Ermiten XXXIV. Mendiko Martxeak.
Ibilbideari buruzko zehetasunak
- Izena emotea: 07:00retatik aurrera, herriko plazan.
- Urteerea: 07:30ean, herriko plazan.
- Ibilbide luzea: 35 kilometro inguru.
- Ibilbide ertaina: 25 kilometro inguru.
- Ibilbide laburra: 13 kilometro inguru.
- Jan-edana: hiru tokitan banatuko da: Altzuan, Ipiñaburun eta San Blasen.
Informazino gehiago hemen edo deitu 634430543 (Gorka) zenbakira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!