Aste Nagusiko programa ofizialak 1,8 miloe lagun erakarri ditu

Bizkaie! 2023-08-28 08:37   Pil-pilean

Bilboko Udalak atondutako 500 jarduera baino gehiagotan.

Lehenengo kalkuluen arabera, 1,8 miloe persona baino gehiagok hartu dabe parte Udalak atondutako 500 jarduera baino gehiagotan, bizikidetza eta jaiez gozetako gogoa nagusi izan diran giroan.

Su artifizialak izan dira ikuskizun nagusia, eta 130.000 ikus-entzule baino gehiago biatu ditue gauero; Txikigunea familia-gune gisa finkatu da, 160.000 parte-hartzailegaz; 240.000 lagun izan dira musika-guneetako 100 kontzertuetan; 35.000 persona kale-antzerkiko emonaldietan; eta barriro be nabarmendu dirá euskal kultureagaz lotutako jarduerak.

Barriro erakutsi dogu Europa hegoaldean erreferentea dan lehen mailako bederatzi eguneko kultura eta aisialdi ekitaldi handia atontzeko gaitasuna, adierazo dau Juan Mari Aburto alkateak.

Aburto alkateak bilbotarren eta Bizkaiko uriburura bisitan etorri diran personen jokabidean oinarritu dau balantze positiboa, izan be, kaleetan giro bikaina arnastu da eta festaz eta bizikidetzaz gozetako gogoa nabarmendu da. Azpimarratu behar dogu ez dala delitu larririk egon eta ez dala beharrezkoa izan eraso sexisten edo gorroto-istiluen kontrako protokoloa aktibetea. Beraz, prebentzino eta sensibilizazino lanak eta segurtasun-dispositiboak funzionau dabela baieztatu geinke.

Udaltzaingoaren eta Ertzaintzearen baterako segurtasun-dispositiboak, kalez jantzitako agente gehiagoga eta jente gehien batzen diran jai-esparruetan hareen presentzia indartuz, ondo funzionatu dau. Horrek ez dau esan nahi lapurretarik egon ez danik, izan be, 209 persona atxilotu ditue.

Ekitaldiei jagokenez, ohiko moduan, su artifizialak, Txikigunea eta kontzertuak izan dira jentetsuenak. Piroteknia erakustaldiek miloe bat lagun inguru batu dabela kalkulau dau Udalak, zenbaki zehatzak emotea gatxa dan arren.

Txikigunean be jente piloa ibili da. Han atondutako jardueretan hartu dabe parte 160.000 umek eta hareen familiek. Pregoiak eta txupinak be jente ugari erakarri eban lehenengo egunean, 45.000 bat persona. Kontzertuetan, jentetsuena Lola Indigo abeslariarena izan zan, 18.000 lagun.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu