Mikel Janin artistea protagonista Nafarroako Komiki Azokan

Bizkaie! 2023-08-24 10:42   Kulturea

Irailaren 1etik 24ra izango da XIV. Nafarroako Komiki Azokea.

Irailaren 1etik 24ra egingo dabe XIV. Nafarroako Komiki Azokea, Iruñean, Lizarran eta Azagran. Aurten, barriro be, Mikel Janin artisteari lekua egingo deutse egitarauan.

Mikel Janin irailaren 15an izango da Iruñean. Bertan, Comics Pamplona komiki dendan barriketaldia eskainiko dau eta ondoren, komikiak sinatuko ditu. Horrezaz gan, hurrengo egunean masterclass-a emongo dau marrazketa digitalaren inguruan. Sarrerak doban izango dira.

Beste lantegi nagusi bi dagoz: Lehenengoan, Mila Garcia artisteak Pop-up albumaren sarrera tailerra eskainiko dau. Similarte Estudio-ko arstisteak, 6 orduko klaseak emongo ditu egun bitan, irailaren 8 eta 9an hain zuzen be; bigarrenean, barriz, Discover Bricks-ek gazteei zuzendutako Lego tailerrak aurkeztuko ditu irailaren 9 eta 10ean.

Halanda ze, Stéphane Levallois artista frantsesa eta Nadia Hafid, aurtengo kartelaren sortzailea be, izango dira jaialdian.

Laborategi guztiak doban dira, baina ezinbesteakoa da izena aurretik emotea hemen.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu